Passeriformes ordeneko hegaztitxoa da buztangorri iluna. Izenak dioen bezala bere kolore ilunarekin ikusgarri egiten den buztan gorriarengatik da bereizgarri, eta labarretako hegaztia den arren geroz eta ohikoagoa da animalia txikia hau hiriguneetako parke edota jardinetan aurkitzea.
Buztangorri iluna
Phoenicurus ochruros

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Europan, erdialdetik beherantz soilik agertzen da; Europa erdialdean udako banaketa du, neguan hegoalderagoko guneetara mugitzen delarik. Europa hegoaldean ia toki gehienetan egoiliarra da, nahiz eta zenbait tokitan neguko banaketa soilik duen.
Iberiar penintsula osoan agertzen da, zenbait tokitan urte osoan eta beste zenbaitetan soilik neguan.
Euskal Herriari dagokionez, ia lurralde guztian hedatua dago urte osoan zehar.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Kabia zulo eta arrakaletan egiten du normalean, nahiz eta zenbaitetan arroken azpian edota eraikuntza edo kobazuloen erlaitzetan ere egiten duten. Kabi hau emeak soilik eraikitzen du, belar lehorrak, zurtoinak eta goroldioa erabiliz, eta gero luma batzuekin estaliz. Kabitze garaia apirila hasiera edo erdialdean hasten da, eta urteko bi errunaldi ematen dira, nahiz eta urte batzuetan hiru ere gerta daitezkeen.
Errunaldi bakoitzean emeak 4-6 arrautza subeliptiko erruten ditu, lisu eta disdiratsuak direnak. Kolore zurikoak normalean (Mediterraneo ekialdeko eta Kaukaso inguruko buztanluze ilunen arrautzak urdinak izaten dira) eta 19,6×14,4 mm-ko tamainakoak. Emeak soilik inkubatzen ditu, 12-16 egunez.
Arrautza hauetatik jaiotzen diren txitak lumatxa ugari izaten dute, batez ere buru eta bizkarraldean. Gris ilunak izaten dira, eta ahoa berriz horia dute. Txita hauek bai eme eta bai arrek zaintzen dituzte, jaiotzen direnetik 12-19 egun igarotzen diren arte (Harrison 1991)
Bizimodua
Harkaitzeko zulo edo arrakaletan egiten du kabia, eta noiz behinka zuhaitzetako zuloetan aurkitzen den arren, ohikoena harri artean edo hiriguneetan topatzea izaten da.
Hegaldi motz eta irregularrak egiten ditu, hegoen astintzeak hegaldi lausoekin tartekaturik.