Euskal Herriko bi sator espezieen artean ezezagunena da sator itxua. Gure lurraldearen mendebaldeko ertzean soilik topa daiteke, nahiz eta espeziearen banaketa ia Iberiar Penintsula guztian hedaturik dagoen, ipar-ekialdeko eremua salbu. Sator arrunta baino txikixeagoa da, eta hainbat urtez horren subespezietzat jo izan da; gaur egun, ordea, espezie kategoria esleitzen zaio. Ez da italiako sator itxuarekin (Talpa caeca) nahastu behar.
Sator itxu iberiarra
Talpa occidentalis

Deskribapena
Antzeko espezieak
Sator arrunta (Talpa europaea)
Morfologikoki oso antzekoak dira bi sator espezieak, nahiz eta sator itxua normalean txikiagoa izan ohi den. Bi espezieak behar bezala identifikatzeko neurketa kraniometrikoetara edo analisi molekularretara jotzea ezinbestekoa da.
Banaketa
Iberiar Penintsulako endemismoa da. Penintsularen ipar-ekialdean salbu –Pirinioak eta Ebro arroa-, gainerako lurralde guztian hedaturik dago. Dena den, ingurune menditsuetan ugariagoa da. Ipar-ekialdeko muga Euskal Herriaren mendebaldean du, Bizkaian eta Araban.
Bizkaian Karrantzako haranean eta Enkarterrietan aurkitu izan da, eta baita Urdaibai inguruan ere. Araban berriz, Urduña inguruan eta Valderejoko Parke Naturalean ezagutzen da.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Neguaren amaieratik udaberri erdialdera arte irauten du araldiak (Palomo et al. 2007). Ernaldiak sei aste inguru irauten du, eta emeek lau kume izaten diuzte normalean. Urteko kumaldi bakarra izan ohi dute (Palomo et al. 2007). Sator arruntaren kasuan bezala, kumeak altrizialak dira, eta 3-4 g inguru pisatzen dute.
Heldutasun sexuala 6-12 hilabete bitartean lortzen dute.
Bizimodua
Bizimodu hipogeora moldatutako animalia izanik, lurpean igarotzen du denbora gehiena. 5-30 cm-ko sakoneran sortzen dituzte galeriak, eta bertan egiten dute bizitza: elikatu, ugaldu, atseden hartu, eta abar (Krapp 1990). Tunelak egitean kanporatzen duten lurrarekin sortzen dituzten pilaketek salatzen dute animalia honen presentzia.
Espezie territoriala eta bakartia da, eta nork bere eremua sutsuki defendatzen du. Satorren arteko borrokak heriotzaraino iristea ohikoa da.