Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.
Hontza zuria
Tyto alba

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Hontz zuria mundu guztian oso zabaldurik dagoen hegaztia da. Bi poloak, Alaska, Saharako basamortua eta Asia erdialdean ezik, gainerako leku guztietan aurki baitaiteke. Europan, ia lurralde guztian aurkitu daitezke, Eskandinavia eta Europa ekialdea salbu. Euskal Herriko ingurune ia guztietan agertu ohi da, baita ingurune zingiratsuetan ere.
Europako mendebaldeko populazioak sedentarioak dira, ez dute migratzen. Iparraldeko hontza zuriek berriz bidaia luzeak egiten omen dituzte, elkagai bila batez ere. Ezin esan, ordea, migratzaileak direnik.
Habitata
Askotariko lekuetan eratzen dituzte habiak txori hauek: enborretako zuloetan, harkaitzetako arrakaletan… Halere, bizileku erabilienak gizakiak eraikirikoak izan ohi dira, baserriak, elizak eta baita eraikuntza modernoak ere. Ez du habiarik eraikitzen, eta arrautzak zuzenean lurrean pausatzen ditu, nahiz eta egagropila eta bestelako hondakinak jartzen dituen arrautzen azpian apur ez daitezen. Errunaldia martxoa inguruan hasten da eta ekaina erdialdera arte iraun ohi du. Urtean bi errunaldi burutu ditzakete.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Ugalketa garaia martxotik urrira bitartean luzatzen da, baina gizakitik gertu bizitzeak elikagaia errazten dionez eta habia leku ezkutuetan egiten duenez hontza zuria gai da urte osoan ugatzeko.
4-7 arrautza erruten dituzte eta 30 egun ingururen buruan txitak jaiotzen dira. Honen ondoren, elikagai nahiko badago bigarren errunaldi bat ere egon daiteke. Txitak ez dira guztiak aldi berean jaiotzen, eta jaiotze ordena horrek elikatzeko hurrenkera markatuko die. Elikagaiak emeak zein arrak ematen dizkiete txitei, baina emea izaten da ehizakinak zatitzeaz eta txitei mokora emateaz arduratzen dena. Txitek 50-55 egun dauzkatenean hegan egiteko gai dira. Burujabetza, berriz, 2-3 aste beranduago lortzen dute.