Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino. jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitxuak eta abar ehizatzen eta, ez dio erasorik egiten gizakiari asko aztoratu ezean.
Euskal Herriko sugegorrietan handiena da aspis sugegorria; 80 cm-ko luzeera gaindi dezake, baina, normalean, 60 – 65 cm-ko luzeera izaten du. Euskal Herrian, isurialde mediterraneoko mendietan aurkitzen da, Nafarroako Pirinioak eta Valderejoren artean.


