Cuvier moko-balea, Ziphius generoko espezie bakarra da, eta banaketa zabalena duen zifidoa. Mutur laburra du beste zetazeo espezieekin alderatuz eta bere tamaina 6 m ingurukoa da. Espezie bakartia da, eta oso zaila da espezie honen inguruko ikerketak egitea, ikusteko zailak izaten direlako. Topatu diren ale gehienak lehorreratutako indibiduoak izaten dira. Ekokokapenak garrantzia handia du espezie honen ehiza-jardueran.
Cuvier moko-balea
Ziphius cavirostris

Phyluma: Chordata
Klasea:Mammalia
Ordena: Cetartiodactyla
Familia: Ziphiidae
Klasifikazioa: Cuvier, 1823
Estatusa: lc
Deskribapena
Cuvier moko-balea 6 eta 7 m bitarteko luzera eta 3.000 kg-ko pisua izatera iritsi daitekeen zetazeoa da. Normalean emea handiagoa izaten da, 7 m-ko luzera izatera iritsi daitekeelarik. Kumeek 2,1 m-ko luzera izaten dute jaiotzean.
Mutur laburra izaten dute beste zetazeo batzukin konparatuz. Buruan, kolore zuria izaten dute, eta baita alde dortsalean ere. Bi ildaska dituzte buruaren azpi aldean, elikadurarako erabiltzen dituztenak. Gainerako gorputzaren kolorea alearen arabera aldakorra izaten da, kolore grisetik marroiraino iritsi daitekeelarik. Arrak eta indibiduo gazteak normalean kolore ilunagoa izaten dute, eta emeek sabelaldean kolore argiagoa. Kolore zuriko lerro bereizgarri batzuk izaten dituzte arrek, hauen arteko borroka intraespezifikoaren adierazle direlarik.
Bizkar-hegats erlatiboki laburra du, gorputzaren tamainarekin alderatuz, eta hegats dortsalak ere nahiko txikiak dira. Bestalde, beheko matrailezurra goikoa baino handiagoa izaten da, eta bertatik 60 mm-ko hortzak agertzen dira arren kasuan. Hauek dira hain zuzen ere, beste kideetan zauriak eragiten dituztenak. Emeen hortzak txikiagoak dira.

Antzeko espezieak
Hyperoodon planifrons
Espezie hauek oso antzekoak dira fisikoki, eta baita beren bizimoduari dagokiola ere. Izan ere bi espezieak oso zailak dira ikusteko eta ondorioz aztertzeko.
Espezie hau ez da gure kostaldean agertzen, oso iparraldean eta oso hegoaldean baizik, bi poloetatik gertu.
Mesoplodon densirostris
Oso antzekoa den arren, aurpegiko hezurdura askoz nabariagoa izaten du.
Mesoplodon europaeus
Pixka bat txikiagoa eta lirainagoa izaten da, baina kolore aldetik oso antzekoak dira biak. Hauek ere lehorreratzeko joera handia izaten dute.
Banaketa
Itsaso guztietan daude, ur polarretan izan ezik. Ur epel eta tropikaletan aurki daitezke batez ere eta Mediterraneoan eta Atlantikoan ugariak izaten dira, baita Bizkaiako golkoan ere.
Habitata
Normalean 200 m-ko sakonera minimoa behar izaten dute bizitzeko, baina azken ikerketen arabera, kasu gehienetan 1000 m-ko sakoneran bizi izaten direla ikusi da. Horregatik, itsaspeko arroilak edo kontinente-plataforma estua eta kostan ur sakonik egon ezean, kostara ez dira hurbiltzen. Uste da espezie honek ez duela migraziorik egiten.
Normalean oso zailak izaten dira ikusteko. Ezagunak izaten dira lehorreratzeengatik, askotan pairatzen baitituzte. Oso ohikoak izaten dira ekialdeko pazifikoan.
Normalean oso zailak izaten dira ikusteko. Ezagunak izaten dira lehorreratzeengatik, askotan pairatzen baitituzte. Oso ohikoak izaten dira ekialdeko pazifikoan.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Zefalopodoz elikatzen dira gehienetan; Cranchiidae, Onychoteuthidae, Brachioteuthidae, Enoploteuthidae, Octopoteuthidae eta Histioteuthidae familiakoak normalean. Hala ere arrainak eta krustazeak ere jaten dituzte batzuetan. Ekokokapen bidez aurkitzen dituzte beren elikagaiak. Irenstea sukzio bidez gertatzen da, mihiaren uzkurtzearen eta aho-zapaiaren hedapenaren ondorioz.
Ugalketa eta ontogenia
Ez da asko ikertu espezie honen ugalketaren inguruan, baina jakin da ez dutela ugalketarako sasoi zehatz bat. Heldutasun sexualera 11 urte ingururekin iristen dira.
Bizimodua
Ez da ezaguna beraien bizimodua, izan ere ikerketa gehienak hauen lehorreratzeetatik habiatuta egin dira. Uste da espezie bakartia dela, nahiz eta batzuetan zazpi indibiduoko taldeetan ere aurkitu izan den.
Espezie honen bizi-luzera 40 urte ingurukoa da.
Espezie honen bizi-luzera 40 urte ingurukoa da.