Astigar zuria astigar zorrotzaren antzeko espeziea da baina honen hostoek, platanoaren hostoekin baino, mahatsondoaren hostoekin antza handiagoa dute. Espezie hau Europa erdialdekoa da jatorriz baina bere egurrarengatik kultibatzen da eta leku askotan naturalizatu egin da. Euskal Herrian ere, nahiko espezie arrunta dugu.
Astigar zuria
Acer pseudoplatanus

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Ordena: Sapindales
Familia: Aceraceae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1753
Morfologia
Astigar zuria zuhaitz hostoerorkor handia dugu, 20-35 metroko altuera lor dezakeena. Adkera zabala du, bobeda itxurakoa. Zuhaitz gazteek azal leuna dute, gris kolorekoa baina adinarekin enborra gogortzen doa eta ezkatatsu bilakatzen, barruko azal marroia agerian utziz.
Hostoak
Hosto oposatu handiak ditu, 10-25 x 5-15 cm-koak. Hostoek itxura larrukara dute, palmatuak dira eta zain nabariak dituzte. Hostoek bost lobulu dituzte, ertz horzdunekoak eta berde ilun kolorekoak gainealdetik baina zurizkak azpialdetik. Horrez gain, maiz Rhytisma acerinum izeneko onddoarekin kutsatuta daude eta orban beltzak agertzen zaizkie. Pezioloa maiz gorrizka izaten da.
Loreak
Loreak korinbo motako infloreszentziatan taldekatzen dira eta monoikoak dira. Korinboek 10-20 lore hori-berde izaten dituzte.
Fruituak
Samara motako fruituak ematen dituzte, bikoteka batzen direnak eta 20-40 mm-ko hegoa dute, haizearekin barreiatzea errazteko.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Europa erdialdekoa eta Asiako hegomendebaldekoa da jatorrriz eta Frantziatik Ukraniara eta Iberiar Penintsulatik Turkia eta Kaukaso aldera zabaltzen da.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Oso zuhaitz toleranea da: giza poluzioa, gatz kontzentrazioa altuak… ondo jasaten ditu. Hori dela eta leku askotan naturalizatu da.
Fenologia
Oso zuhaitz toleranea da: giza poluzioa, gatz kontzentrazioa altuak… ondo jasaten ditu. Hori dela eta leku askotan naturalizatu da.
Erabilerak
Egurra ekoizteko kultibatzen da. Kolore zuriko egurra du, musika instrumentuetan, altzarietan… erabiltzen dena.