Ira-belar urdina euskal endemismoa dela esan genezake, soilik mendebaldeko Piriniotan eta euskal mendietan azaltzen baita. Oso lore politak ditu baina ez da ikusteko espezie erraza, soilik altitude handiko guneetan hazten baita. Gainera, “Kaltebera” eta “Sentikorra” kategoriatan sailkatuta dago EAEko eta Nafarroako Zerrenda Gorrietan.
Ira-belar urdina
Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Ranunculidae
Ordena: Ranunculales
Familia: Ranunculaceae
Klasifikazioa: Vivant & Delay, 1981
Estatusa: ne
Morfologia
Landare iraunkor belarkara dugu, lurpeko tuberkulu biribilduekin eta errizoma lodiekin. Metro baterainoko zurtoin tenteak ditu, sinpleak edo adarkatuak.
Hostoak
Hostoak, txandakatuak eta palmatisektuak. 5-7 lobulu erronboide dituzte, nerbio nabari askorekin eta erretikulatuak.
Loreak
Loreak urdin-morexkak dira, panikulak osatzen dituzten luku-erakoak. Lore askeak izaten dira, iletsuak eta guruintsuak. Lore zigomorfoak dira, hau da, periantoa eratzen duten bost sepaloetatik bat handiagoa da, kanpaitxoa alegia, bi aldiz zabala baino luzeagoa. Bost petalo dituzte baina murriztuta agertzen dira eta maiz sepaloen artean ezkutaturik daudela eta zaila suerta daiteke hauek aurkitzea.
Fruituak
3-4 folikulu glabrok osatzen dute fruitua. Haziek zeharkako 4-6 lamina txiki dituzte aurrealdean, hegoak balira bezala.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Aconitum variegatum espeziea, Europako mendebaldeko mendietan aurki daiteke. Bi subespezie daude, bakoitza zona desberdin batean. ‘variegatum’ subespeziea Alpeetan bizi da; ‘pyrenaicum‘, berriz, mendebaldeko Pirinioetan eta euskal mendietan (Aizkorri-Aratz eta Aralarren). Izan ere, euskal eremuak osatzen du banaketa-zona osoa. Iparraldeko mendi gutxi batzuetan topatuko da, gehien bat Gipuzkoan, baita Araban ere baina hemen du bere muga geografikoa subespezie honek.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Ira-belar urdinaren populazioak belar handietako multzoetan integratzen dira, normalean erlaitz aldapatsuetan zintzilikatuta eta kareharrizko harkaitzen azpian, leku hotz eta ospeletan, lainoa sartzen den eskualdean batik bat.
Fenologia
Ira-belar urdinaren populazioak belar handietako multzoetan integratzen dira, normalean erlaitz aldapatsuetan zintzilikatuta eta kareharrizko harkaitzen azpian, leku hotz eta ospeletan, lainoa sartzen den eskualdean batik bat.