Bizkaiko endemismoa da eta bertan aurkitzen da munduko populazio bakarra, Butroi ibaiaren bokalean, Plentzian (hortik datorkio, hain zuzen ere, subespeziearen izena). Gainera, bere habitata etengabe murrizten ari da, istingadien lehorteagatik eta urbanizazioagatik.
Apio zuria
Apium graveolens subsp. butronensis

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Rosidae
Ordena: Apiales
Familia: Apiaceae
Klasifikazioa: (D.Gómez & G.Monts.) Aizpuru, 1997
Estatusa: lc
Morfologia
Landare belarkara iraunkorra da, tentea eta 1,5 m-rainoko altuera duten zurtoin ildaskatu oso adarkatuak ditu. Biurtekoak dira eta usain bereizgarria dute.
Hostoak
Hostoak txandakatuak ditu, behealdekoak 1 pinnatisektuak, azken 3-7 segmentuak obatuak, erronbikoak edo lantzeolatuak direlarik, horzdunak. Hosto kaulinarrak orokorrean trilobatuak edo trisektuak dira, 3 segmentu txikiago dituzte, hauek osoak. Berde ilunak eta lodi samarrak dira, eta pezioloak oinalde zabala dauka, lekatsua da bere luzera osoan.
Loreak
Loreak txikiak eta zuri-berdexkak dira eta unbela moduko infloreszentzia konposatuetan bilduta daude. Ez dute ez inbolukrurik ez inboluzelorik.
Orokorrean, unbelak hostoekiko oposatuki kokatzen dira, 6-12 erradio dituzte, 1-3 cm-ko tamaina, 3-18 mm-ko pedunkuluak (erradioak baino motzagoak) eta braktearik gabeak. Bigarren mailako unbelek (unbelulek) ere ez dute brakteolarik eta hauen erradioak 2-4 mm-koak dira fruktifikazio garaian. Kalizak ez du hortzik eta estiloak, fruktifikazio garaian, estilopodioa bezain luzeak dira eta formaz, kurbatuak.
Ohiko subespeziearekin (Kantauriko zenbait estuariotan arrunta da) desberdintzen da oinaldeko eta zurtoineko hostoak bipinnatisektuak direlako eta hostoek 1-3 mm-ko zabalerako lakain linealak edo lineal-lantzeolatuak eta ebaki-horztunak dituztelako. Bereizgarria da duen apio-usain handia loreak ematen dio landareari.

Fruituak
Fruituek bi akenio dituzte eta uztailetik aurrera hasten dira heltzen. 0,7-1,5 mm-koak izaten dira, oboideak eta zabalak. Merikarpoek sahiets oso nabariak dituzte baina oso finak. Mareen eguneroko mugimenduek zabaltzen dituzte fruituok estuarioan zehar.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Bizkaiako kostaldeko endemismoa da eta soilik Butroi ibaiaren bokalean aurki daiteke, Plentzian. Bertan, 1×1 km2-ko 3 UTMeetan baino ez da agertzen, Scirpus maritimus komunitateen gainetik.

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Estuarioko ertz lohitsuetan agertzen da, Scirpus compactus komunitateen gainetik. Zonalde hau egunero egoten da ur azpian tarteka, eta apio zuria ugariagoa da mareak eramandako materia organikoa pilatzen den lekuetan. Cochlearia aestuariarekin batera hazten da, biak oso landare ugariak izatera iristen direlarik zenbait tarteetan. Beste landare batzuekin batera ere aurki daiteke, esaterako, Aster tripolium, Atriplex prostrata, Phragmites australis…
Horrez gain, lezkadi eta Elymus pycnanthusek eratuako belazeetan ere haz daiteke apio zuria, baina ez da horren arrunta istiltzen ez diren eskualde hauetan. Gainera, Juncus maritimusek eratutako ihitokietan ere hazi daiteke. Hala ere, habitat hauetan apio zurien ugaritasun urria dela eta, pentsatzen da hauek ez direla landarearentzako bizitoki optimoak.

Fenologia

Erabilerak
Apio zuria (Apium graveolens) antzitnatik erabili izan da bai sukaldaritzan, baita botikagintzan ere. Bere zapore berezia eta bere ehundura kraskaria direla eta, barazki preziatua da. Beste zenbait barazkirekin sukaldatu daiteke, esaterako azenarioa eta tomatea, eta esaten denez, apio zukuak propietate lasaigarriak ditu.
Horrez gain, funtzio diuretikoa dauka (apiol olio hegazkorrari esker). Nahiko digestiboa da eta mineraletan aberatsa. Gainera, hortzen esmaltea sortzen laguntzen du. Urdaileko azido urikoa neutralizatzeko ere balio du eta gaixotasun hepatikoen sintomak murrizten ditu, memoria hobetzen du eta zenbaiten arabera, libidoa igotzeko ere balio du. Hala ere, subespezie honen kontsumoa erabat debekatuta dago.