Landaretxo hau Obarenes mendietan (Burgos) deskribatu zen, eta Arabako hegoaldeko mendietan (Artzena, Kantabria-Kodes eta Izki mendiak) populazio gutxi batzuk daude. Ekialderantz, Nafarroako lurretan kilometro batzuetan ageri da, eta Nafarroan du banaketaren ekialdeko muga. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.
Armeria arenaria subsp. burgalensis

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Caryophyllidae
Ordena: Caryophyllales
Familia: Plumbaginaceae
Klasifikazioa: (Sennen & ElĂas) Uribe-Ech., 1992
Estatusa: ne
Morfologia
Belar bizikorra da. Onarri sendoa dauka, eta horren puntan hosto-erroseta bat garatzen du; hostoak plantain batzuen antzekoak dira, eta 3 eta 7 nerbio artean dituzte. Hostook lantzeolatu estuak dira, oro har, 4 mm baino zabalagoak. Luzera ez da zabalera baino 10 aldiz handiagoa izatera iristen. Aurreko urteetako hosto hilak behealdean geratzen dira, eta ohiko kolore marroi gorrixka hartzen dute. Oinaldeko errosetaren erditik hostorik gabeko zurtoin tenteak (garak) jaiotzen dira, 15 eta 60 cm arteko garaiera dute eta puntan glomerulu bakarra daukate, 20-25 (30) mm-ko diametroa duena.
Hostoak
Hostoak plantain batzuen antzekoak dira, eta 3 eta 7 nerbio artean dituzte. Hostook lantzeolatu estuak dira, oro har, 4 mm baino zabalagoak. Luzera ez da zabalera baino 10 aldiz handiagoa izatera iristen. Aurreko urteetako hosto hilak behealdean geratzen dira, eta ohiko kolore marroi gorrixka hartzen dute.
Loreak
Loreak braktea-inbolukru marroi gorrixka batez babesten dira. Inbolukruaren braktea ikusgarrienak kanpoaldekoak dira, oso luzeak baitira, glomeruluak baino luzeagoak. Braktea-inbolukruak 4,5 cm-rainoko zorroa dauka zurtoinaren inguruan, eta loreen glomeruluak baino luzeagoa da. Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutu-itxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak, saihets irtenak dituen hodi zurrunaren antza dauka; goialdea orbelkara da, eta 5 gingil triangeluar eta gutxi gorabehera luzanga ditu. Korola gorrixka da, eta oinak pixka bat lotuta dituzten 5 petalo luzanga dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloekin aurrez aurre.
Fruituak
Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Iberiar penintsulako iparraldeko endemismoa da. Obarenes mendietan (Burgos) deskribatu zen, eta Arabako hegoaldeko mendietan (Artzena, Kantabria-Kodes eta Izki mendiak) populazio gutxi batzuk daude. Ekialderantz, Nafarroako lurretan kilometro batzuetan ageri da, eta Nafarroan du banaketaren ekialdeko muga.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Muino belartsuetan eta harkaitzen erlaitzetan bizi da, kareharrietan eta dolomietan, eragin atlantiko zuzenetik urrun dauden mendietan. Populazioak txikiak eta ale-kopuru urrikoak izan ohi dira, eta elkarren artean nahiko bakartuta egoten dira.
Fenologia
Muino belartsuetan eta harkaitzen erlaitzetan bizi da, kareharrietan eta dolomietan, eragin atlantiko zuzenetik urrun dauden mendietan. Populazioak txikiak eta ale-kopuru urrikoak izan ohi dira, eta elkarren artean nahiko bakartuta egoten dira.