Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder hau eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen, Billano lurmuturretik Gorlizen, Higer lurmuturrera, Hondarribian. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete bere populazioengan.
Armeria euscadiensis

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Caryophyllidae
Ordena: Caryophyllales
Familia: Plumbaginaceae
Klasifikazioa: Donad. & Vivant, 1977
Estatusa: ne
Morfologia
Landare belarkar bizikor honek, 15-50 cm-ko altuera har dezake. Lurpeko oinarri sendoa du, eta horren puntan hosto-erroseta bat eratzen da. Hostorik gabeko zurtoin (gara deiturikoak) tenteen puntan lore-buruak sortzen dira.
Hostoak
Hostoak lantzeolatu estuak dira, 3 nerbio baino gehiago dituzte eta distiratsuak dira. Batzuetan zilioak dituzte nerbioetan eta ertzetan (horiek Armeria pubinervisekin erraz nahas daitezkeelarik). Hosto hauek 80-160 x 7-14 mm-ko tamaina dute, homomorfoak dira eta ertz mintzakara dute. Azpialdetik ziliatuak izan daitezke nerbioen inguruan.
Loreak
Loreok 5 petalo dituzte eta oinean bakarrik lotuta daude. Lore-buruek zorro basal luzea daukate, bai eta braktea berdez eratutako bildukin edo inbolukrua ere. Braktea horien diametroa 25 mm-tik gorakoa izan daiteke. Sarritan Armeria pubinervis kidearekin nahastu ohi da, baina azken horren inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.
Fruituak
Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da.
Antzeko espezieak
Armeria pubinervis
Honen inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.
Banaketa
Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder honek eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen (Urgul mendian deskribatu zen, hain zuzen ere). Bere mendebaldeko muga Billano lurmuturrean du, Gorlizen, eta ekialdekoa Higer lurmuturrean, Hondarribian.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Landare hau itsas-labar silizeotan hazten den belardiaren parte da. Lur hauek hareharri gogorretan aberatsak izaten dira baina landarea ez da gai itsas-zipriztinak iristen diren lekuan hazteko. Muga ekologiko hau dela eta, ez da Euskal Herriko Iparraldean gora edo Kantabrian zehar hedatzen.
Fenologia
Landare hau itsas-labar silizeotan hazten den belardiaren parte da. Lur hauek hareharri gogorretan aberatsak izaten dira baina landarea ez da gai itsas-zipriztinak iristen diren lekuan hazteko. Muga ekologiko hau dela eta, ez da Euskal Herriko Iparraldean gora edo Kantabrian zehar hedatzen.
Erabilerak
Espezieen arteko elkarrekintzak
Garrantzitsua da landare honengan ahuntzen herbiborismoak duen eragina, baina lepidoptero gautarrena Armeria euscadiensisen haziengan. Stenotaphrum secundatum landareak, gainera, eskakizun ekologiko berdinak ditu eta lehiakortasun interespezifikoa sortzen da bien artean. Azkenik, kaio koloniek lurzoruaren nitrifikazioa dakarte eta landareari ezinezkoa egiten zaio baldintza horietan haztea.