Armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak Euskal Herrian daude. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere. Kareharrizko harkaitzen erlaitz eta gailurretan bizi da, bai eta zenbait mendi-lepo belartsuetan ere, orokorrean oso giro euritsu eta lainotsuan: Anbotoko mendiguneetan (Bizkaia), Aralarren eta Aizkorrin (Gipuzkoa) eta Aratzen eta Entzia mendilerroan (Araba). Beste Armeria batzuekin gertatu ohi den modura, honen populazioak ere oso txikiak dira eta elkarrengandik isolatuta daudela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan.
Armeria pubinervis subsp. orissonensis

Morfologia
Hostoak
Loreak
Loreak glomerulu motako infloreszentziatan batzen dira. Lore hauek, braktea-inbolukru batez babestuta daude, hurraren kolorekoa dena. Brakteak kanpotik barnera joan ahala, gero eta handiagoak dira. Braktea-inbolukruak 2-3 (4,5) cm-ko zorro bat dauka zurtoinaren inguruan, eta loreen glomeruluen berdina edo luzeagoa da.
Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutu itxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak saihets irtenak ditu eta hodi zurrun baten itxura dauka; goialdea orbelkara da, eta 5 gingil triangeluar ditu, gutxi gorabehera luzangak.
Korola gorrixka da eta oina partzialki lotuta duten 5 petalo luzanga dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloarekiko aurrez aurre.
Fruituak
Antzeko espezieak
Armeria euscadiensis
Armeria pubinervisen inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.
Banaketa
Armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak Euskal Herrian daude. Mendebaldean Armeria castellanaren banaketa-eremuarekin gainjarri egiten da eta Castro Valnera (Kantabriako eta Burgoseko mugak) mendiguneraino heltzen da. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere.
Puntu horretatik aurrera, landarea bere ahizpak ordezkatzen du, pubinervis subespezie arruntak, alegia. Azken horrek, eskuarki, lore zuriak eta oso hosto estuak, ia linealak, izaten ditu.

