Espezie hau Linnaeusek Alisma ranunculoides izenarekin dekribatu zuen baina bere izena Filippo Parlatorek aldatu zuen, gaur egungo Baldellia ranunculoides izenarengatik. Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dagoen espeziea da baina Euskal Herrian ez da oso arrunta eta soilik Nafarroako zenbait antziratan aurki daiteke. Hori dela eta Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago.
Baldellia ranunculoides

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Liliopsida
Subklasea: Alismatidae
Ordena: Alismatales
Familia: Alismataceae
Klasifikazioa: (L.) Parl., 1854
Estatusa: ne
Morfologia
Landare urtar belarkara eta iraunkorra da. Errizoma motza du, 5-40 cm-ko altuera izaten duena.
Hostoak
Poazeoen antzeko hosto linear-lantzeolatuak ditu, errosetetan multzokatu daitezkenak. Hosto haueak glabroak dira.
Loreak
Loreak 3-12 loreetako bertiziloetan multzokatzen dira. Hiru sepalo eta hiru petalo txiki dituzte. Azken hauek askeak dira, zuriak edo tonalitate arrosarekin kanpoaldean eta horiak erdialdean. Ugal-organoak sei estaminez daude osatuta eta karpeloek obulu bakarra dute.
Fruituak
Akenio motako fruituak garatzen dituzte.
Antzeko espezieak
Luronium spp.
Genero honen loreak Baldellia generoarenekiko oso antzekoak dira baina hostoak, Luronium generoan askoz zabalagoak dira eta Baldellia generoan, aldiz, poazeoen antzeko hostoak dira nagusi.
Banaketa
Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dago. Bere iparraldeko muga Erresuma Batuan eta Norbegian du, ekialdekoa Grezia eta Txipren eta Hegoaldekoa Afrikako iparraldean (Maroko eta Tunezen). Euskal Herrian ez da oso landare arrunta baina Nafarroako zenbait antziretan aurki daiteke, esaterako Belaten, Bardeetan, Pulgerreko urmaelean eta Ultzamako hariztietan.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Azaleko ur azidoak eta zohikaztegi inguruak ditu gustuko. Ur hauek mineraletan oso txiroak izaten dira eta gehienetan, lautada hareatsuetan egoten dira.
Fenologia
Azaleko ur azidoak eta zohikaztegi inguruak ditu gustuko. Ur hauek mineraletan oso txiroak izaten dira eta gehienetan, lautada hareatsuetan egoten dira.