Berula tentea

Berula erecta

Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean). Bi populazio horien hedadura oso txikia zen eta oso ale gutxi zituzten, hori dela eta, espezie hau ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan.

Dibisioa:
Klasea:
Subklasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Huds.) Coville

Morfologia

Landare iraunkorra dugu, glabroa eta apioaren antzeko usainekoa. Bere zurtoinek 20-100 x 1 cm-ko neurria dute eta tenteak dira, fistulatsuak eta ildaskatuak.

Hostoak

Hostoak behin pinnatisektuak dira. Beheko hostoak 30 cm-rainokoak izan daitezke, oso peziolo luzea dute eta 5-9 pare segmentu izaten dituzte, 15-50 x 8-25 mm-koak, obatu-lantzeolatuak, zerratuak eta lobulatuak. Oinarria borobildua dute eta asimetrikoa.

Aldiz, goikaldeko hostoak txikiagoak dira eta peziolo motzak dituzte, inguratzaileak.

Loreak

Loreak unbela motako infloreszentziatan batzen dira. Unbela hauek pedunkulu motzak dituzte eta 1-4 cm-ko 8-18 erradio, denak lore hermafroditekin. 4-8 braktea lantzeolatu dituzte, batzuetan hostoen antzekoak direnak, zerratuak eta pinnatisektuak. Unbelulek 3-5 mm-ko erradio sekundarioak dituzte, fruktifikazio garaian finak eta leunak direnak. 4-8 brakteola dituzte, azpilobulatuak. Estiloak kiribilduak dira, estilopodioa baino zertxobait luzeagoak.

Fruituak

Fruitu txikiak ditu, 1,5-2 x 2-3 mm-koak.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke, hori dela eta, landare zirkunborealtzat jotzen da. Iberiar penintsulan eta Balear uharteetan ere landare arrunta da baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Esaterako, Algorta eta AbadiƱon, (Bubani, 1897-1901), Ilarrazan (Gredilla, 1914-1915) eta Bidasoa ibaiaren ertzean (Braun-Blanquet, 1967). Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean).

Ekologia

Larre hezeetan bizi da, ur gezako ibai eta aintziren ertzetan. Iberiar penintsulan itsas mailatik 900 metroko altitudera aurkitu da eta Euskal Herriko ustezko bi populazioak 650 metrora (Arreon) eta 500 metrora (Mendozan) daude kokaturik.

Fenologia

Larre hezeetan bizi da, ur gezako ibai eta aintziren ertzetan. Iberiar penintsulan itsas mailatik 900 metroko altitudera aurkitu da eta Euskal Herriko ustezko bi populazioak 650 metrora (Arreon) eta 500 metrora (Mendozan) daude kokaturik.

Erabilerak

Espezieen arteko elkarrekintzak