Landare belarkara hau Europako mendebaldeko landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago. Hori dela eta, ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan.
Cardamine heptaphylla

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Dilleniidae
Ordena: Capparales
Familia: Brassicaceae
Klasifikazioa: (Vill.) O.E.Schulz, 1903
Morfologia
Landare bizikor belarkara da. Errizoma lodia du, 4-10 mm-ko diametrokoa eta hortik loreak ematen dituzten zurtoin tenteak jaiotzen dira. Errizoma hau glabroa da eta hosto ezkatatsuak ditu. Zurtoina, 30-60 cm-koa da, sinplea eta hau ere glabroa, gehienetan hostorik gabea oinarri aldean.
Hostoak
Bi hosto mota desberdin ditu. Alde batetik, errizomako hostoak ezkatatsuak dira, ilargi-erdi itxurakoak eta nahiko motzak, 1-2 x 4-7 mm-koak. Aldiz, zurtoinak 2-4 hosto peziolatu ditu, txadakatuak eta pinnatisektuak. 6-15 x 1,5-6 cm-ko 5-9 segmentu dituzte, obal-lantzeolatuak. Ertza zertxobait zerratua da eta goikaldetik hostoak zertxobait iletsuak edo glabroak izan daitezke.
Loreak
Loreak lukuetan elkartzen dira, luku bakoitzak 8-30 lore izan ditzakeelarik. Luku honek 8-15 cm-ko neurria du fruktifikazio garaian, loreak elkarren artean nahiko banaturik egoten dira eta.
Pedizelo tenteak ditu, 14-40 mm-koak antesian eta 15-60 mm-koa fruktifikazio garaian. Loreek ia zutik dauden 4 sepalo eta 4 petalo zurixka edo arrosa dituzte. Petaloak nahiko handiak dira, petaloak 14-20 mm-koak, inguru obatua daukate eta kaliza baino 3 bider luzeagoak dira. Sepaloak 6,5-9 mm-koak dira.

Fruituak
Fruituak luku motakoak dira, labur samarrak, 40-80 x 3,5-4,5 mm-ko neurria dute eta 3,5-4 x 2,8-3 mm-ko haziak gordetzen dituzte euren baitan.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Europako mendebaldeko landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu, baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago.

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Lurzoru aberats eta freskoen gain bizi den landarea da. Normalean basoen barnean aurki dezakegu, pagadietan, izeidietan eta baso mistoetan. Euskal Herrian batik bat ezpeldun pagadietan kokatzen da, iparralderantz zuzendurik eta kareharrizko labarren azpian.
Fenologia