Bizi luzea eta garaiera altuak lortzen dituen konifero espezie bat da, 35 metrotako altuerak bataz beste, baina ale bakan batzutan 40 metroak ere lortu izan dira.Enborrak 2 metrotako diametroa lortzen du eta eitearen forma orokorrean triangeluarra izaten da. Hostoak azikuliformeak dira eta makroblastoetan zehar sakabanatuta eta brakioblastoetan faszikulaerako infloreszentziatan agertzen dira. Kolore berde-urdinxka izaten dutenez apaingarri gisa parke eta jardinetan askotan erabiltzen dira.Anemofiliaz kono emeak ernaldu eta bi urteren buruko tartean, pinaburu tenteak sortuko dira eta hegodun haziak askatuko dituzte anemokoriaren bidez barreiatzeko.Enborra zurgintzan preziatua da eta dituen olioengatik farmakologian oso erabilia da perfumeak eta esentziak egiteko.
Atlaseko zedroa
Cedrus atlantica

Morfologia
Hostoak
Loreak
Ohikoa den bezela, konifero hau monoikoa da eta lore ar zein emeak ale berdinean topatuko dira.
Kono arrak kolore berde-horixka izango dute eta emeek aldiz berde-urdinxka. Konoak zilindrikoak eta bakartiak dira eta ernaltzerakoan pinaburuak sortuko dituzte.
Fruituak
Pinaburuak tenteak dira eta heldutasunean desegin egiten dira fruituak izango dituzten ezkatak askatuz. Formari dagokiola, doliiformeak izango dira eta 5-8 cm neurtzera ailegatuko dira.
Bertatik barreiatuko diren haziak hegodunak dira.
Antzeko espezieak
Cedrus deodara
Antzekoak badira ere, Cedrus deodara-ren azikulak handiagoak dira eta pinaburuak forma oboidea dute eta tamainia handiagoa dute, C. atlantica-renak aldiz doliiformeak dira eta gainera txikiagoak.
Cedrus libani var. brevifolia
Oso antzekoak diren arren, Cedrus libani var. brevifolia-ren azikulak laburragoak dira eta kono arrak handiagoak.
Banaketa
Marokoko Atlas mendietakoa da jatorriz, eta Argeliako eta Marokoko mendietan aurkitzen da ere. Basogintzarako erabili izan da Europako mendebaldean, hori dela eta landaketaren bat egon daiteke. Gure lurraldean, hirietako parkeetan aurkitzen da apaingarri bezala.
Hori dela eta, Euskal Herriko banaketa mapan sakabanaketarik gabe agertuko da, bere ohizko habitatean ez baitago eta agertzekotan, landaketetan soilik agertzen delako.
Europan zeharreko banaketari dagokiola, Euskal Herrian pasatzen den bezala, bertako landare naturala ez da Maroko eta Argelia inguruetan izan ezik. Hala ere, Frantzian, iberiar penintsulan eta Ingalaterran landaketa dezente daude.
Ameriketako etxe zuriko jardinean ere espezie honen ale bat ere badago eta Carter presidenteak bere alaba Amyrentzat bertan jolasteko etxe bat egitea agindu zuen arbolak inongo minik jaso ez zezan baldintzarekin.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Fenologia
Erabilerak
Klima epeletako parke eta jardinetan apaingarri bezala landatzen diren zuhaitz espezieak dira, preziatuak dira hostoek kolore berde-urdinxka, hots, kolore glaukoa dutelako.
Laborantzan oso preziatua da egurraren konsistentziagatik, hots, oso iraunkorra den egurra delako. Lurzoru lehor eta leku beroei gainontzeko koniferoak baino hobe egokitzen zaionez, laborantzan maiz erabiltzen da baita ere.
Gainera, dituen olioengatik, Farmazian eta lurringintzan oso erabilia da perfume eta esentziak egiteko.