8 metrorarteko altuera lor dezaken zuhaixka da. Adarkadura maila handikoa eta arantzatsua. Hostoak gingildunak diren arren, antzekoa den elorri txuriarenak bezain markatuak ez dira. Korinbo erako infloreszentzitan antolatzen diren lore txuriak dituzte bi edo hiru estilorekin eta bertatik bi-hiru hezur dituen fruitu gorri eta mamitsuak eratzen dira. Jatorriz, Europa ekialdekoa den espeziea da hau, eta Euskal Herriko erdialdeko bailara zein mendietan topatzen da, baso ertz zein baso sekundario eta hesi bizietan.
Hegoaldeko elorri zuria
Crataegus laevigata

Morfologia
Hostoak
Loreak
Fruituak
Antzeko espezieak
Crataegus monogyna
Genero bereko bi espezie hauek oso antzekoak badira ere, C. laevigataren hostoetako gingilak ez dira horren sakonak ezta punta markatukoak ere. Bestalde, azken honen loreek bi hiru estilo aurkezten dituzte C. monogynarenak bat duen bitartean. Eta azkenik, fruitu gorriak berdinak badirudite ere, C. laevigatarenak bi-hiru hezur ditu eta C. monogynarenak bat.
Banaketa


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Fenologia
Erabilerak
Espezieen arteko elkarrekintzak
Querco-Fagetea klasea osatzen du eta Rhamno catharticae-Prunetea spinosae formazioari dagokio, hots, europa osoko arantzadiak osatzen duen formazioa. Nahiz eta formazioaren espezie nagusia ez izan, oso garrantzitsua da genero berekoa den Crataegus monogyna-rekin sortzen duen elkarteagatik. Bi espezien hauek batera sortzen duten elkartea endemikoa da eta soilik Euskal Herrian topatzen da.
Cornus sanguinea, Prunus spinosa, Prunus padus, Malus sylvestris, Ligustrus lucidum, Rubus ulmifolius, Salix caprea, Tamus communis eta Viburnum lantala bezalako espeziekin agertzen dira ere.