10 m-rarteko altuera lor dezakeen zuhaixka hostogalkorra da. Adar helduetan zehar arantzak aurkezten ditu eta 3-7 gingil bitarteko hostoak ditu, gingil horiek batzutan ia erdiko nerbiorarteko sakonera lor dezaketela. Korinbo erako infloreszentzietan antolatzen diren petalo txuriko loreak garatzen ditu udaberrian. Udara aldera fruitu gorri eta mamitsuak hazten dira kalizaren arrastoak diren koro erako egitura batekin. Izaera mamitsuko fruitua izateagatik jaki preziatua da hegaztientzat, eta era berean, hegazti horiek hazien barreiaduran parte hartzen dute.
Iparraldeko elorri zuria
Crataegus monogyna

Morfologia
Hostoak
Loreak
Fruituak
Antzeko espezieak
Crataegus laevigata (Poir.) DC.
Genero bereko espezie hau nahiko antzekoa bada ere, hostoen gingilak ez dira horren sakonak. Bestalde loreetan ere desberdindu daiteke, izan ere, 2 edo 3 estilo aurkezten ditu. Fruituak era berean, 2-4 pireno dituzte, hau da, fruituaren hezurtxoak.
Crataegus x media Brechst.
Crataegus monogyna eta Crataegus laevigata-ren arteko hibrido bat da eta bere ezaugarriak, bi espezieren hostoak aurkeztea eta indibiduo berberaren baitan bat zein bi estiloetako loreak izatea dira.
Banaketa

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Edozein izaerako lurzoruari lotzen bazaio ere, espezie honen lurzoru optimoak pH 4-7 bitartekoak dira. Klima lehorregiak ere ez ditu gustuko, eta kasu horietako baldintzekin topo egitean ezponda epeletan babesteko joera aurkezten du. Baina klima kontinentalegietan ere ez da ondo hazten eta Euskal Herrian 0-1600 m bitarteko altitudeetan aurki daitekeen espeziea da. Sastrakadiak osatzen ditu baso eta ibai ertzetan.
Sasien artean aurkitzen den errosazeo tipikoa da, baita ibai ertz eta baso potentzialen ertzetan, azken hauetan basoaren muga markatzen duela gehienetan.
Fenologia

Erabilerak
Lore lehortuak sendagai naturalen artean balio handikoak dira. Lasaigarriak eta antiestasmodikoak izateaz gain, bihotz zein zirkulazio orokorrerako egokiak diren infusioak egiteko erabiltzen dira. Guzti hori esparteina alkaloideari zor zaio. Alkaloide horrek oxitozinaren antzeko eregina ere duenez, erditze garaian ere erabilli izan da.
Bestalde fruituek duten C bitaminaren edukiagatik jangarri onak dira, hala ere, mami gutxi dutenez eta mamiaren izaera irintsua dela eta, balio gutxikoak dira giza ikuspuntu batetik. Bestalde, hegaztientzat jaki onak dira, bien bitartean, animalia hauek hazi hauen barraiatzaile izaten dira, hots, endozookoria prozesuaren bidez haziak barraiatzen dituzte.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Querco-Fagetea klasea osatzen dute eta Rhamno catharticae-Prunetea spinosae formazioari dagokio, hots europa osoko arantzadiak osatzen duena. Clematis vitalba, Cornus sanguinea, Prunus spinosa, Prunus padus, Malus sylvestris, Ligustrus lucidum, Rubus idaeus, Rubus ulmifolius, Salix caprea, Tamus communis eta Viburnum lantala espeziekin elkarrekintzan maiz agertzen dira.
Batzutan genero bereko eta itxuraz oso antzekoa den Crataegus laevigata espeziarekin aurkitzen da. Elkarte berezi horren aestifrutifeta (aestisilvaren ordezkapen seriea non zuhaitz nagusienak zuhaixka eta sastrakadiak diren) batzuk ere Euskal Herriko txoko batzuetan topa ditzazkegu.