Apainketarako oso erabilia izan den espeziea da adarren punta terminaletan antolatzen diren kolore arrosa biziko eta usain gozoko loreengatik. Hala ere, kontuz ibiltzekoa da gizakiontzat pozointsua delako. Hosto iraunkorrak dituenez, beti berde mantentzen den zuhaizka errestaria da eta naturalki gune menditsuetan topatzen da. Euskal Herrian banaketa puntuala du, populazioak euren artean isolatuta agertuz.
Daphne cneorum

Morfologia
Hostoak
Loreak
10-17 mm-ko luzerako eta kolore arrosa biziko lore usaintsuak dituzte. Loreak tetrameroak dira. Sepaloak 3-7 mm-koak dira, zeinak, obatuak edo eliptikoak, kamutsak puberuluak edo glabroak eta arrosa kolorekoak izan daitezkeen. Batzuetan purpura kolorekoak ere badira. Petaloak oinaldean batuta daude.
Loreak kapitulu formako infloreszentziatan agertzen dira (6-12 lore kapituluko).
Fruituak
4 x 3 mm-ko fruitu mamitsuk, oboide formakoak eta puberuluak dira. Kolore laranja zein horia izaten dute eta periantoaren barruan egoten dira heldutasuna lortu arte. Heldutu ahala ordea, beltz kolorekoak bilakatzen dira.
Haziak 3 x 1,5 mm-koak izaten dira eta oboide formakoak eta apikalki estutuak izaten dira. Toxikoak dira.
Antzeko espezieak
Daphne gnidium
Antzekoak badira ere, azken honek altuera handiagoak hartzen dituen zuhaixka tentea da. Gainera loreak txuriak ditu D. cneorum espezieak arrosa kolore bizikoak dituen bitartean. Fruituei dagokiola, kolore gorrikoak dira D. cneorum-arenak laranja kolorea izaten duten bitartean.
Daphne laureola
Morfologia antzekoa izan arren, D. laureola espezieak loreak hostoen galtzarbeko infloreszentzietan antolatzen dira eta horixkak dira. Fruituei dagokiola, kolore beltzekoak dira D. cneoruma-renak laranja kolorea izaten duten bitartean.
Daphne mezereum
D. cneorum espeziaren loreekiko kolre antzoa duten lore arrosak ditu. Hala ere, infloreszentziak hostoen galtzarbean kokatzen dira D. laureola espeziean bezala. Fruituei dagokiola, kolore gorrikoak dira D. cneorum-arenak laranja kolorea izaten duten bitartean.
Banaketa
Europako mendietan banaketa mugatua duen espeziea da. Iberiar Penintsulari dagokiola Pirinio eta Kantabria artean eta Sorian agertzen da. Orokorrean altitude altuetan aurkitzen da, 1500 metrotatik gora, baina Euskal Herrian altitude baxuagoetan aurktzen da ere.
Euskal Herrian Bizkaian lau populazi daude, bat Gipuzkoan eta Nafarroako pirinioetan beste batzuk. Bizkaian Berango, Artzentales eta Muskizen agertzen den bitartean, Gipuzkoan Aiako Harrietan dago, denetan ere altuera oso baxuetan. Aiako Harriko populazioa Natura2000 sarearen barruan kokatzen da eta Bidasoa eta Biarritz inguruan ia itsaso mailararte jaisten dela behatu da. Populazio hauetatik gertuen dauden beste populazioak Sorian eta Kantabrian agertzen dira.
