Itsasertz atlantikoko larreetan hazten den txilar burusoilak, itsas ezpondetako gainaldeak eta goi-lautadak betetzen ditu. Landare hau mulu sendo eta hedatua da, kolore arroseko lore ugari eta deigarriak dituena. Euskal Herrian isuri kantauriarrean aurki daiteke, eta urriagoa da eskualde mediterranearrean.
Txilar burusoila
Erica vagans

Morfologia
Hostoak
Loreak
Pedizeloek 7-12 mm neurtzen dituzte eta filiformeak eta glabroak dira. Kolore gorrixka dute eta ertz horzduneko brakteola gardenak. Kaliza mintzakara da eta elkarren artean fusionatutako lau sepalok osatzen dute. Hauek formaz obalak dira eta arrosa edo berde kolorekoak izan daitezke, 1 mm-koak gehienez.
Korola 2,5-4,5 mm-koa da eta elkarren artean lotutako 4 petaloz osaturik dago. Kanpai formakoa izaten da, arrosa edo lila kolorekoa (gutxi batzuetan txuria).
8 estamin dituzte eta hauen harizpia korola baino luzeagoa da (0,6 mm ingurukoa) eta beraz, loretik kanpo gelditzen dira. Obario glabroa dute eta estiloa fina da. Estiloak ere anterak gainditu egiten ditu.
Fruituak
Antzeko espezieak
Erica ciliaris
E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.
Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.
Erica tetralix
E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.
Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.
Erica cinerea
E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.
Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.
Banaketa

