Landare kamefito hau Euskal Herriko Ebro haraneko sastrakadien osagaietariko bat da, leku lehor eta eguzkitsuetan hazten delarik. Hosto oposatuak eta lore horiak izan ohi ditu. Zistazeo honen fruitua kapsula bat da. Apirila eta ekaina bitarte loratzen da eta fruitua udaran garatzen du. Sendabelar bezala erabili izan da, infusioak eginez.
Erromero zuria
Helianthemum syriacum

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Ordena: Malvales
Familia: Cistaceae
Klasifikazioa: (Jacq.) Dum.-Courset, 1802
Morfologia
Ilupa grisez estalitako 50 cm arteko zuhaixka txikia da. Landare perennea da. Sustrai sistema axonomorfoa da. Zurtoin zuzena du, batzuetan gorrixka eta ile izardun indumentuarekin.
Hostoak
Hostoak oposatuak, dekusatuak eta orokorrean estipulatuak izaten dira. Luzera 10-18 mm-koa da. Zorrotzak izaten dira eta ilez estaliak egoten dira. Gainaldean grisak eta azpialdean zuriak dira. Galtzarbetan hostoxka sortak izaten dituzte. Estipulak pezioloak baino luzeagoak izan ohi dira.
Loreak
Loreak luku erako zimetan antolatzen dira, korinbiformea, sarritan bi mailatan. 3-5 adar ditu eta bakoitzak 15-30 lore izaten ditu. Bost sepalo ditu, kanpokoak barnekoak baino txikiagoak izanik. Kanpoaldeko sepaloak lantzeolatuak eta ziliatuak izaten dira eta barnealdekoak aldiz, obalak eta ilupadunak. Bost-hamar petalo ditu eta horiak izaten dira. Poliandria erakusten du, hau da, estamin ugari izaten ditu eta denak emankorrak izaten dira. Goi ginezeo unilokularra da. Estiloa luzea eta sigmoidea izaten da.
Fruituak
Fruitua kapsula txiki bat da, 3-4 mm tamainekoa eta oboidea. Puntan iletsua da eta 3-6 hazi izaten ditu. Hiru kuskuskuetan oineraino irekitzen da.
Antzeko espezieak
Helianthemum hirtum
Banaketa
Mediterraneoaren arroko herrialdeetan bizi da. Euskal Herrian Ebroko haranean hain aruntak diren igeltsu azaleramenduak okupatzen agertzen da.
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Leku lehor eta eguzkitsuetako sastrakadietako osagaia izaten da, karrari, buztin edo igeltsuen gainean haziz. Lurzoru hareatsuetan ere hazten da.
Fenologia
Leku lehor eta eguzkitsuetako sastrakadietako osagaia izaten da, karrari, buztin edo igeltsuen gainean haziz. Lurzoru hareatsuetan ere hazten da.
Erabilerak
Sendabelar bezala erabili izan ohi da, infusioan hartzen da.