Laurus nobilis edo erramua, 15 metroko altuera izatera hel daitekeen hosto iraunkorreko zuhaitz edo zuhaixka da. Lauraceae familian sartzen da eta espezie honek ematen dio izena, hain zuzen ere, familiari. Jatorria isurialde mediterraneoan duen arren, oso hedatua dago eta oso ezaguna da, batez ere, bere hostoa sukaldaritzan erabilia delako. Hori dela eta, beste hainbat izenen bidez ere, ezagutu daiteke: erramu arrunta, sukaldeko erramua…
Erramua
Laurus nobilis

Morfologia
Hostoak
Loreak
Zuhaitza, dioikoa denez, loreak sexu bakarrekoak dira eta, lore arrak eta emeak zuhaitz desberdinetan egoten dira. Orokorrean, kolore horiko loreak garatzen dituzte, hostoen galtzarbean unbeletan antolatzen direnak. Lorearen periantoa 4 atalez dago osatua, guztiak 3-4,5 mm luze eta 1,5-2 mm zabal direnak.
Lore arrek kolore horiko 8-12 estaminez eratua dute androzeoa. Horiek, 3 mm inguru neurtzen dute eta antera borobilduak izaten dituzte. Antera horien oinarrian nektarra biltzeko zakuak egoten dira. Bestalde, lore emeek, 3-4 estamine izaten dituzte; eta, horiek, pistilo berde bat dute, estilo motz batean amaitzen dena.
Fruituak
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Querco-Fagetea klaseko espezie tipiko hau, edozein lurzoru motatan hazten den espeziea da; hala ere, nahiago izango ditu kareharrizko lurzoruak. 800 m-rainoko altueran aurkitzea ohikoa izaten da. Beste hainbat espezierekin batera agertzen da artadietan, harizti oligotrofikoetan eta ia beti lehortuta dauden lurzoruetan dauden gaztainadietan.
Erramuak, hazkuntza optimoa izateko, behar dituen baldintzak honakoak izango dira: argi intentsitate ez oso handiak; tenperatura epelak, tenperatura altuak eta izotzaldi berantiarrak ez baititu batere ondo jasaten; lurzoru lehorrak, apur bat azido bihurtzeko joera dutenak eta nitrogenoan txiroak direnak.
Fenologia

Erabilerak
Erramuak ematen duen zura nahiko gogorra da, pisutsua, oso usaintsua eta gris-arre kolorekoa. Hala ere, ez da asko erabiltzen. Erramua, gehienbat, sukaldaritzan, medikuntzan edota zeremonietan erabiltzen da. Antzina, enperadore erromatarrek erramuaren hostoz egindako koroak erabiltzen zituzten, garaipenaren sinbolo gisa. Garai horretantxe hasi ziren pentsatzen erramuak izan zitzakeen beste erabileretan: sukaldaritzan, medikuntzan edota magia munduan. Ez da ahaztu behar, ordea, gaur egun bere erabilera gehienbat sukaldaritza eta medikuntzara murriztua dagoela.
Medikuntzan desinfektatzaile, antiseptiko edo estimulatzaile moduan erabiltzen da. Horretarako, hostoak erabiltzeaz gain, batzuetan fruituak ere erabiltzen dira, hainbat konposatutan aberatsak baitira (linalol, eugenol, terpineol, azido oleikoa…). Gainera, erramutik ateratzen den olioa parasitoei aurre egiteko erabil daiteke.
Sukaldaritzan, jakiak aromatiko eta usaintsu egiteko erabiltzen dira erramuaren hostoak, siku daudenak eta siku ez daudenak ere. Hala ere, hostoak ez dira urtebete baino gehiago gorde behar erabili baino lehen, bestela, propietate hau galtzen baitute. Kontutan izan behar da, erramuaren hostoak kantitate handitan hartzen badira, toxikoak izan daitezkeela.