Phyteuma orbiculare

Goi mendietako argiguneetan hazten den landare polit hauskorra dugu hau. Mendizaleen arreta deitzeko moduko lore urdin-morexkak garatzen ditu udaberrian eta Grimm anaien arreta ere bereganatu zuen, Rapunzel ipuineko lore magikoa baitzen hauxe.

Dibisioa:
Klasea:
Subklasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Linnaeus, 1753

Morfologia

6-80 cm-ko landare belarkara dugu, normalean tentea dena eta nahiko hauskorra. Errizoma fusiformea garatzen du eta bertatik zurtoin gutxi batzuk sortzen dira. Zurtoinek 3,5 mm-ko diametroa dute, glabroak dira eta batzuetan hosto eta brakteetan 1mm-rainoko iletxoak dituzte.

Hostoak

Hostoek oinarri asimetrikoa dute. Oinarrialdeko hostoak 2-4 x 0,8-3 cm-koak dira, lantzeolatuak edo oblongoak eta ertz zerratua da. Hostoek oinarri kordiformea dute eta 0,5-11 cm-ko pezioloa, hegal txikiekin.

Hosto kaulinarrak, aldiz, 2-13 x 0,3-1,8 cm-koak dira, tenteak eta oblongo-eliptikoak. Ertz ia osoa dute eta zurtoinaren behekaldean kokatzen direnak oso peziolo motza dute (gainaldekoek ez dute peziolorik).

Loreak

1,3-2,2 x 1,4-2,6 cm-ko globo formako infloreszentzia garatzen dute, 20-40 lore izaten dituena. Braktea triangeluarrak ditu, 1-2 x 0,3-0,5 cm-koak eta glabroak edo ziliatuak izan daitezkeenak. Osoak izaten dira edo oso hortz txikiak izaten dituzte oinarrian.

Kalizak 1,5-3,5 mm-ko hortzak ditu eta triangeluarra da. Korola 1-1,4 cm-koa da, urdin ilun edo more kolorekoa eta barrurantz zertxobain kurbatua egoten da. 12-18 cm-ko estiloa dute eta 2,2 mm-ko hiru estigma.

Fruituak

Kapsula motako fruitu txikiak ditu, 3-4 mm-koak eta formaz oblongoak.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Landare hau Europa ia osoan zehar aurki dezakegu, Pirinio inguruan hasi eta Balkanetaraino. Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko mendietan nahiko arrunta da eta Euskal Herriko mendietan ere erraz topa daiteke.

Ekologia

Larreetan eta basoetako argiguneetan hazten da, 400-2500 metroko altitudeetan.

Fenologia

Larreetan eta basoetako argiguneetan hazten da, 400-2500 metroko altitudeetan.

Erabilerak

Espezieen arteko elkarrekintzak