Euskal Herriko zumeen artean hedatuen dagoena dugu zume jatorra. Gizakiarekin lotura handia izan duen espeziea dugu, izan ere, gizakiak urteztatutako lekuetan hazten da gehien. Saskigintzan izugarri erabili den zuhaixka da eta aspaldidanik erabiltzen da txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. egiteko.
Zume jatorra
Salix viminalis

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Dilleniidae
Ordena: Malpighiales
Familia: Salicaceae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Morfologia
Zuhaixka handia dugu zume jatorra, 10 metroko altuera lor dezakeena. Adar gazteak oso luze eta malguak dira eta indumentua izaten dute, gerora galtzen dutenak. Adar helduak kolorez berde-grisak dira.
Hostoak
Hosto linearrak ditu, 10×1 cm-koak eta oinarri kuneiformekoak. Hostoen ertza osoa izan daiteke edo hortz guruintsuak aurkez ditzake. Kolorez, berdez dira gainealdetik eta disdiratsuak eta iletsuak azpialdetik. Erdi-nerbioa nabaria da, batez ere hostoaren azpialdean eta honekin 90ยบ-ko angelua sortzen duten bigarren mailako nerbio ugari daude. Pezioloa zentimetro batekoa izaten da eta estipula erorkorrak azaltzen ditu maiz.
Loreak
Adarren puntan amentu motako infloreszentziak garatzen ditu. Amentu hauek sesilak dira edo pedunkulu oso motzak dituzte, hosto itxurako brakteekin. Lore brakteak oblongoak eta estuak dira, iletsuak.
Lore arrek harizpi libreko estaminak dituzte eta glabroak dira. Hauen anterak horiak dira hasieran baina hledutasuna lortzean arre kolorekoak bilakatzen dira. Lore emeek, aldiz, pistilo pubeszentea dute, sesila eta estilo luzekoa. Estiloa glabroa da eta ia luzera berdineko estigmak ditu.
Lore arrek harizpi libreko estaminak dituzte eta glabroak dira. Hauen anterak horiak dira hasieran baina hledutasuna lortzean arre kolorekoak bilakatzen dira. Lore emeek, aldiz, pistilo pubeszentea dute, sesila eta estilo luzekoa. Estiloa glabroa da eta ia luzera berdineko estigmak ditu.
Fruituak
Kapsula motako fruituak dituzte, milaka hazi txikiz beterikoak.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Europako erdialdekoa da jatorriz eta Asiako mendebalderaino zabaltzen da. Iberiar penintsulako zenbait guneetan agertzen da eta Euskal Herrian zume espezie guztien artean gehien hedatua dagoena da.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Zonalde hezeetan agertzen da, bereziki gazakiak ureztatutako guneetan, itsas mailatik 900 metrora.
Fenologia
Zonalde hezeetan agertzen da, bereziki gazakiak ureztatutako guneetan, itsas mailatik 900 metrora.
Erabilerak
Zumearen egurrak erabilera asko izan ditu, esate baterako, txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. erabili izan da.