Taraxacum officinale espeziea, txikoria-belarra, sorgin-belarra edo mando-belarra, asterazeoen barnean sartzen den landare belarkara da. Askok belar txar moduan hartzen duten arren, landare honen propietateak anitzak dira. Hona hemen adibide batzuk: landarearen hostoak jangarriak dira, eta entsaladan edota beste edozein barazkirekin egosita ere jan daitezke; medikuntzaren arloan dituen onurak direla eta, sendabelar gisa erabili ohi da; eta gainera, erleek asko erabiltzen duten landare espeziea da, ekoizten duen nektar kantitate handia dela eta.
Txikoria-belarra, Sorgin-belarra edo Mando-belarra
Taraxacum officinale

Morfologia
Hostoak
Loreak
Espezie honen loreak hermafroditak eta kolore horikoak dira. Horrek baimenduko du landare hau besteengandik nahiko ondo bereiztea.
Loreak kapitulu bakartietan antolatuko dira pedunkulo edo txorten luzeen bukaeran. Pendukulo edo txorten horiek zilindro itxurakoak eta barrutik hutsak dira. Kapituluak inguratzen, gainera, inbolukru-brakteak daude. Horiek kapituluaren inguruan agertzen diren braktea multzoa dira, gehienetan babes funtzioa izaten dutenak. Espezie honetan, brakteak mota horiek bi ilaratan antolatuak paratzen dira. Barruko ilarak tente egongo dira: landarea loratzen denean irekiko dira eta berriro ere itxi egingo dira fruituak heldu arte. Kanpoko braktea-ilara, ordea, braktea labur eta lantzeolatuek osatuko dute.
Bestalde, loreak kokatzen direneko errezeptakulua laua da eta ez du ezkata moduko egiturarik. Landare guztien korola (petaloek osatzen duten lore-atala) liguletan antolatuta dago, eta esan bezala, loreak horiak eta hermafroditak dira. Korolak, gainera, 20 mm inguruko luzera du eta hagin itxura duten 5 hortz txikitxotan bukatuko da. Androzeoa bost estaminek osatuko dute. Horiek nahiko antera luzeak izango dituzte eta estiloaren inguruan egongo dira kokatuta. Ginezeoa behe-obulutegi batez eta estilotik ateratzen diren bi estigma kurbatuz egongo da osatuta. Obulutegiaren gainaldean, ile moduko egitura batzuk edukiko ditu, kaliz murriztu baten funtzioa beteko dutenak.
Fruituak
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Landare espezie hau sega-larre nitrifikatuetan, aurretiaz laborantzara bideratutako larreetan, bideen ertzetan eta oro har, nitrifikatutako guneetan agertzen da. Beraz, nitrogenoan aberatsak diren lurretan, ahulki azidoak diren lurzoruetan eta altueran 2000 metrora arte agertu daitekeen espeziea da. Molinio-Arrhenatheretea klasearen barnean sailka daiteke, banaketa eurosiberiarra edo mediterraneoa izango duena. Klase honetan bereizgarri gisa landare hemikriptofito eta geofitoak agertzen dira, lurzoruak nahiko sakonak dira, eta hezetasun baldintzak eta mantenugaien kontzentrazioak aurretiaz egindako mozketa eta artzaintza aktibitateen araberakoa izango da.
Behar dituen baldintzei dagokiola:
- Argia: leku oso argitsuetan hazi ohi da, nahiz eta itzaltsuak ere onartzen dituen.
- Tenperatura: epelak behar ditu.
- Kontinentalitatea: bitartekoa.
- Hezetasuna: gune nahiko lehorretatik hezeetarainoko tartea.
Fenologia
Landare espezie hau sega-larre nitrifikatuetan, aurretiaz laborantzara bideratutako larreetan, bideen ertzetan eta oro har, nitrifikatutako guneetan agertzen da. Beraz, nitrogenoan aberatsak diren lurretan, ahulki azidoak diren lurzoruetan eta altueran 2000 metrora arte agertu daitekeen espeziea da. Molinio-Arrhenatheretea klasearen barnean sailka daiteke, banaketa eurosiberiarra edo mediterraneoa izango duena. Klase honetan bereizgarri gisa landare hemikriptofito eta geofitoak agertzen dira, lurzoruak nahiko sakonak dira, eta hezetasun baldintzak eta mantenugaien kontzentrazioak aurretiaz egindako mozketa eta artzaintza aktibitateen araberakoa izango da.
Behar dituen baldintzei dagokiola:
- Argia: leku oso argitsuetan hazi ohi da, nahiz eta itzaltsuak ere onartzen dituen.
- Tenperatura: epelak behar ditu.
- Kontinentalitatea: bitartekoa.
- Hezetasuna: gune nahiko lehorretatik hezeetarainoko tartea.
Erabilerak
Txikoria-belarraren hostoak, bai gordinik eta bai sukaldatuak, entsaladetan erabiliak dira, nahiko zapore mingotsa badaukate ere. Badaude, ordea, zapore mingots hori ahultzeko zenbait metodo. Horien artean bat izan daiteke, hostoak “zuritzea”, hauek denbora batean iluntasunean mantenduz, adibidez. Guzti hori albo batera, landare espezie honen hostoak nahiko nutritiboak eta energetikoak direla esan beharrekoa da. Esaterako, beste barazki batzuek baino A bitamina, C bitamina eta burdin kantitate altuagoa dutelako.
Hostoak erabiltzeaz gain, batzuetan landareen sustraiak ere erabiltzen dira, “belar-garagardoei” usaina emateko. Horrez gain, bi urte dituzten landareen sustraiak, udazkenean hartutakoak eta txigortuak, kafearen ordezko oso ona izan ahal dira.
Azkenik, loreak infusioak egiteko erabil daitezke.
Erabilerak medikuntzan
Landare honek propietate arazgarriak ditu, eta organismoa elementu toxikoz garbitzeko balio du. Gorputzeko organo askotan eduki dezake eragina, hala nola, giltzurrunetan edota gibelean. Idorreriaren aurkako tresna moduan ere erabilia izan da askotan, eta alkoholak uzten duen erresakarekiko ona dela ere ikusi izan da. Horrez gain, bere erabilera topikoak azalen suerta daitezkeen akne arazok edota urtikaria sendatzeko balio du.
Aurrekoak landare espezie horrek medikuntzan dituen erabileretariko batzuk baino ez dira. Izan ere, landareak dituen inulina, azido fenolikoen edota gatz mineralen kontzentrazio altuek beste hainbat gaitz sendatzeko ere balio dute.
Medikuntza herrikoian landare honen erabilera dela eta, Taraxoterapia delako bati buruz hitz egiten hasi da. Aurretiaz esan bezala, medikuntzan erabiltzen diren konposizio eta errezetak egiteko balio baitu.
Azkenik, landare espezie honen printzipio aktiboak infusioen bidez hartzen dira. Batez ere, elikadura arazoekin zerikusia duten arazoak konpontzeko.