Zumar hostozabala (U. glabra) Ulmus generoko hostorik handieneko zuhaitza da. Glabra hitzak latinez leuna esan nahi du, gainontzekoak baino enbor azal leunagoa duela adieraziz. Altitude handiagoetara igotzen da bere ahaideekin konparatzen badugu, esaterako U. minor-ekin. Hosto erorkorreko baso hezeetan hazten da, batez ere ibai bazter eta trokarteetan. Eskualde Eurosiberiarrean banatzen da, Asiako mendebaldeania eta Europa guztian. Espezie honen banaketa globalaren hego-mendebaldeko muga Iberiar Penintsula da, eta uste da hau dela bere jatorria, izan ere datu paleobotanikoek adierazten dutenez Tertziariotik du presentzia bertan (Rossignoli & Génova, 2003).
Zumar hostozabala
Ulmus glabra

Morfologia
Hostoak
Loreak
Fruituak
Antzeko espezieak
Ulmus minor
Bereizten da bere enborra zilindriko eta zuzenagoa, adarrak tamaina handiagokoak eta enborraren beheko aldetik adarkatzen direlako. Zumar hostotxikiak ere oin asimetrikoa du eta hostoaren lobulu basala periantoa baino motsagoa delako bereizten da, baita fruitua samararen goiko lehen herenean kokatua duelako ere.
Ulmus americana
Zumar amerikarra edo zuria Ipar Amerikan jatorria duen espeziea da. Oso zuhaitz gogorra da, -42ºC-ko tenperaturak jasan ditzakena. Heldutasun sexuala 150 urterekin garatzen du, nahiz eta gaur egun hori oso zaila izan grafiosia dela eta.
Ulmus laevis
Zumar dilindaria, edo zuri europearra, baso alubialetako zuhaitz handia da. Zaila da aurkitzea 400 m-tatik gora, normalean ibaien ertzetan ageri da; gune anoxikoak jasateko gaitasuna duen zumar bakarretakoa da. Ulmus americana espeziearen alogamoa da, estuki ahaidetuak egonez.
Gainontzeko zumarretatik bereizten da lore eta fruitu zintizlikariak dituelako hostoko kandu luzeetan, samarako ertzak ziliatuak direlako eta hosto azpialde guztia ilaunduna delako.
Banaketa
Europako hainbat herrietan eta Asiako mendebaldean du banaketa, baita Europako ipar-ekialdean eta eskualde mediterranearrean ere, nahiz eta urriagoa izan.
Espainian azken urteotan atzera egin du, izan ere espezie honek gune zabal eta dibertsoak behar ditu eta gero eta zailagoa zaio beharrezko baldintza hauek aurkitzea. Gainera, grafiosia gaixotasunak asko murriztu du bere banaketa area. Dentsitate handieneko guneek ia jarraia den zinta bat osatzen dute Iberiar penintsulan zehar; Kantauriar mendikateen ekialdetik hasi eta ekialdetiko Pirineoetatik hego-mendebalderantz luzatuz Zamora eskualderaino iristen da. Bertatik, hego-ekialdera jarraitu, mendikate katalan prelitoraletan murgildu eta Castelloneko Maestrazgo mendietara iristen da.
Euskal Herrian nagusiki isurialde kantauriarrean aurkitzen da, baina isurialde mediterraneoan ez da falta, ibarbaso eta zumardietan parte hartzen baitu ibai handien ertzetan.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Fenologia
Erabilerak
Bere egurra ez da zumar arruntarena (U. minor) bezain estimatua. “Zumar zuria” deitzen zaio eta altzarigintzan eta batez ere untzigintzan erabiltzen da, izan ere egurra gogorra eta baldintza hezeetan usteldurarekiko erresistentea da.
Hostoekin aziendak elikatu daitezke eta enborraren azala taninoetan aberatsa denez astringente gisa erabili izan da, U. minor-en moduan.
Garai batean zumarra hiri eta herrietako jardinetan jartzen zen maiz, baina gero eta gutxiago landatzen dira grafiosi gaixotasunak eragiten dituen kalteak direla eta.
Espezieen arteko elkarrekintzak
U. minor espeziarekin batera bizi den lekuetan, bereziki isurialde atlatiarrean, bien arteko hibridoa azaltzen da, Ulmux x hollandica Mill. izendatua. Bi espezieen arteko ezaugarri morfologikoen nahasketa duelako bereizten da.
Halaber, onddo batek zoltzen du zumarra, alegia grafiosia izeneko gaixotasuna eragiten duen Ophistoma ulmi askomikotoak. Scolytus scolytus kakalardo eskolitido zulatzailea da bektorea esporen sakabanaketan, izan ere zumarraren hostoez eta egurrez elikatzen da. Onddoa zuhaitzaren sisteman sartzen da, osoa kutsatuz eta garraio sistemaren kolapsoa eraginez. Hostoak zimeldu eta horitzen hasten da eta azkenean, landarea lehortu egiten da, zuhaitza hilabete gutxitan hilez. Uste da jatorriz Asiaren ekialdean sortu zela, izan ere bertako zumarrak erresistenteagoak dira eta ez dira kaltetzen. Gaixotasuna Asira, Europara, Estatu Batuetara, Kanadara eta Zelanda Berrira barreiatu da.
Bestalde, zumar hostoen gainean Platychora ulmi onddo saprobioa hazten da.