> >
Onddo bilatzailea

Onddo bilatzailea

Bilatzailea

  • Amanita muscaria

    Kuleto faltsua

    Amanita muscaria

    Aski ezaguna den onddoa da honako hau, batez ere “pottokien” etxea zelako. Ez da harritzekoa, onddoa ikusgarria baita eta kolore deigarriak ditu. Hala ere kontuz izan behar da onddo honekin, intoxikazio eta aluzninazio nahiko larriak eragiten baititu.  Zenbait intoxikazioren eragilea da, Amanita caesarearekin nahasten baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita ovoidea

    Kukuma

    Amanita ovoidea

    Amanita generoko espezie handienetarikoa da kukuma. Kolore zurikoa da eta kotoiaren eitea dauka. Onddo honek ez dauka inolako balio gastronomikorik, zapore ahula baitauka eta usain desatsegina, berezia. Koniferoen zein hostozabalen basoetan aurki daitekeen onddoa bada ere, ez da arrunta aurkitzea.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita pantherina

    Lanperna txarra

    Amanita pantherina

    Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita phalloides

    Hiltzaile berdea

    Amanita phalloides

    Perretxiko hilgarria. Perretxikoak biltzen hasi aurretik oso ondo ezagutu behar da, izan ere, perretxikoak jateagatik heriotza dakarten pozoinduren %90a eragiten du. Espainiako Gerra ondoko “gose garaian” Euskal Herrian, pozoidura eta heriotza asko gertatzen ziren. Gaur egun ordea arraroak dira perretxiko honek eragindako pozoindurak batetik perretxiko biltzaileen artean oso ezaguna delako eta bestetik, ospitaleak ere ekipamendu…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita rubescens

    Ardotsua, Galdakao lanperna

    Amanita rubescens

    Lanperna txarraren antza handia hartzen duen espeziea da, eraztun, bolba eta Amanitagenerokoen artean arraroa den kolore arre-grisaxkarekin. Hau, ordea, jangarria da eta bere pileoko ertza ez da ildaxkatua.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita verna

    Hiltzaile goiztiar

    Amanita verna

    Amaniten taldeko espezie hau erabat toxikoa da, ale bakar bat nahikoa baita gizaki bat hiltzeko. Hori dela eta, kontu handia izan behar da Amanita virosa delakoarekin, izan ere, nahiz eta, gure inguruetan gutxitan aurkitzen dugun espeziea den, udaberri aldera agertzen da eta, behatzaile finak izan ezean beste onddo espezie jangarriekin nahas daiteke.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita virosa

    Hiltzaile konkorduna

    Amanita virosa

    Pileo eta oin txuriko Amanita da. Oinean eraztun txuri bat dauka, maiz galdu egiten dena eta oinaren amaieran bolba bat aurkeztez du. Mamia nahiko eskasa da eta errafu usaina dauka, himenioforoari dagokiola, orriduna da eta basidioak topatuko dira bertan. Amanita phalloides eta Amanita verna bezela, onddo hau toxikoa eta hilgarria da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Antrodia serialis

    Antrodia serialis

    Hainbat zuhaitz espezieren tamaina handiko hondar egurtsuetan usteldura marroia eragiten duen poliporazeo interesgarria da. Hondar egurtsuetan hedadura handia hartu ohi duen beige koloreko poliporazeo bat bezala aurkituko dugu mendian. Hazkunde nahiko zabala hartzen duen arren, genero bereko beste espezieekin bereiztea nahiko zaila da, eta ebaketa mikroskopikoak beharrezkoak izango dira bere identifikazio egokirako.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Armillaria mellea

    Enbor-ziza

    Armillaria mellea

    Perretxiku honi eztiaren kolorea izateagatik jarri zaio “mellea” izena. Bizkarroi gogorra da, hil arte zoltzen ditu zuhaitzak eta ondoren usteldura zuria eragiten du egurra erabat deskonposatu arte. Basogintzan izurri kontsideratzen dute kalte handiak eragiten dituelako; beste batzuek, aldiz, onuragarria dela uste dute zuhaitzik ahulenak erasotzen dituelako. Gaztetan jangarri ona da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Asterophora lycoperdoides

    Niktali handia

    Asterophora lycoperdoides

    Onddo txiki eta bitxi hau Russula nigricans eta antzeko perretxikoen gainean hazten da, hauek deskonposaketa fasean daudenean. Onddo honek oso ugalketa estrategia bitxia aurkezten du: bere himenioa maiz ez da guztiz garazen eta asexualki ere ugal daiteke, pileoaren gainazalean garatzen diren klamidosporen bidez, arre koloreko itxura hauskara ematen diotena.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: