Bilatzailea
-
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Ondo behatu aurretik Russula baten antz handia du perretxiko honek, baina bere mamia ez da Russulena bezain hauskorra eta xehatua. Higrophorusen artean EAEn oraingoz topatu ez den H. erubescensekin nahas daiteke, baina azken hau ezko gibelgorria ez bezala, koniferoen azpian ateratzen da. Gainera, tamainaz apur bat txikiagoa da. Ezko gibelgorria gure inguruetan gutxi ateratzen den arren, perretxiko jangarria da.
-
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Askomikoto hau gure basoetan nahiko errez aurkitzen denetakoa da, bereizteko nahiko erreza da. Garatzen duen fruitu gorputzak forma oso irregularra dauka eta ikatzaren ehundura eta kolore berdina dauka. Pago egurrean garatzen den onddoa da. Tamainari dagokionez nahiko handia da, gorputzak sarritan 10 cm-tako muga gainditzen baitu. Urte osoan zehar aurkitzen den onddoa da.
-
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Euskal Herrian arrunta da. Kolore deigarria du, guztiz morea da, nahiz eta batzuetan esporen hauts zuriz estaliak agertu. Jangarria den arren, ez da batere preziatua eta txapela bakarrik erabiltzen da. Espezie toxikoekin nahas daitekeenez, kontu handiz ibili behar da identifikatzerako garaian.
-
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Baldintza klimatiko eta adinaren arabera formaz eta kolorez aldatzen duen espeziea dugu honako hau. Oraintsu arte Laccaria affinis izenaz ezagutu izan da. Hostozabal- eta konifero-basoetan hazten da abuztua eta azaroa artean.
-
Esnehorikor arrunta
Lactarius chrysorrheus
Onddo honen izena, mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore naranja arrea hartuz. Estipea berriz, motza eta barrutik hutsa da. Nahiz eta toxikoa ez izan, ez da jangarria duen zapore mingotsagatik. Pagadi, harizti eta…
-
Esnegorria, pinutela, nizkaloa
Lactarius deliciosus
Neurri ertaineko perretxiko arrunta da, gero eta preziatuagoa Euskal Herriko perretxiko-biltzaileen artean. Garai batean ez zen jaten Euskal Herrian, baina mende hasieran katalanek ekarri ziguten ohitura hau. Lurzoru basikotako pinuditan hazi ohi da. Arazoak eman ditzake Lactarius torminosus espezie toxikoarekin nahasteagatik, baina hau urkiekin mikorrizatzen da eta morfologiagatik ere nahiko bereizgarria da.
-
Esnegorri faltsua
Lactarius torminosus
Izen arruntak dioen bezala, esngeorriarekin nahas daitekeen espeziea da; hau, ordea, toxikoa da. Urkien inguruan hazi ohi dira perretxikoak, Betula generoko zuhaitzekin mikorrizak eratzen baititu onddoak. Udaren amaieran eta udazkenean garatu ohi dira fruitu-gorputzak, eta, esan bezala, esnegorriaren (Lactarius deliciosus) antz handia izan ohi dute. Hala ere, erraza da zenbait jarraibide kontuan hartuta bi espezietako…
-
Urki onddoa
Leccinum scabrum
Urkiarekin bizitzea ezinbestekoa duen onddo hau jangarria da eta nahiko kalitate onekoa. Pileoa oso haragitsua izan ohi da eta kolore arrea du, txortena ere berezia da, zuria baina ezkata edota puntu beltz batzuk agertzen ditu. Himenio porodun lodia du eta bertatik oliba koloreko esporada bat erauzten da. Onddo jangarria da eta usain eta zapore atseginak…
-
Galanperna hiltzailea
Lepiota brunneoincarnata
Nahiz eta txikia izan, hilgarria suertatzen den onddo ederra da lepiota txiki hau. Oso antzerakoak diren beste espezie toxiko batzuekin nahastu daiteke. Udatik udazkenera hazten den onddoa da, belar ugari dagoen tokietan. 3-5cm-tako pileoa garatzen du eta estipeak 5 cm izan dezake asko jota
-
Galanperna arre-lilazeoa
Lepiota brunneolilacea
Lepiota generoko eta tamaina ertaineko espezie honekin kontu handia izan behar da, toxikoa izateaz gain, heriotzak eragin ditzake eta. Euskal Herrian ez da espezie ugaria, gainberan dauden eta kalteberak diren dunetan hazten da. Koloreari dagokionez, gorri-arrea da, tonu moratuekin. Ez dauka usain ez zapore berezirik. Aipatu bezela dunetan agertze da udazkenean.









