Onddoak

  • Cortinarius calochrous

    Cortinarius calochrous

    Hainbat subespezie eta barietatetan bereizten da espezie konplexu hau, bereziki haien ekologia-aukera anitzaren arabera. Estipearen eta himenioaren kolorea bereizgarria da, baina baita nahiko aldakorra ere barietateen artean.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cortinarius orellanus

    Cortinarius orellanus

    Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz. 50. hamarkadan perretxiko honek ehun heriotz baino gehiago eragin zituen Polonian; gaixotasunaren eragilea misterio bat izan zen 1952rarte, orduan konturatu baitziren gaixotasuna pairatutako guztiek Cortinarius orellanus perretxikoa jan izan zutela.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cortinarius splendens

    Cortinarius splendens

    Toxizitate altuko perretxikoa sortzen duen onddoa da, sindrome orellanikoa eragiten baitu, eta hilgarria suerta daiteke. Hostozabalen basoetan garatu ohi ditu fruitu-gorputzak udazkenean. Beste hainbat espezie generokiderekin nahas daiteke; ondorioz, kontu handiz erabili beharreko perretxikoak dira Cortinarius generoko espezieenak.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Craterellus lutescens

    Craterellus lutescens

    “Mendiko angula” izenez ere ezagutzen den perretxiko hau jangarri ona da, eta Cantharellaceae gehienak bezala lehortuta kontserbatzeko oso egokia da. Ale helduen txapelak inbutu forma bereizgarria dute. Txapelak hankak baino kolore ilunagoa du, eta pileoa gris-arrea den bitartean estipea hori kolorekoa da. Mamia hori-argia da eta zapore eta usain atsegina du. Espezie berantiarra izaten da,…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Craterellus tubaeformis

    Craterellus tubaeformis

    Orain arte bi espezie  kontsideratzen ziren, Craterellus tubaeformis eta Craterellus lutescens gaur egun espezie bakarra  dela ikusten da. Bere izen herrikoiak  “mendiko angula” adierazten duen bezala oso onddo preziatua da gure sukaldean. Onddo honen beste bereizgarri bat arrek ez dutela erasotzen da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: