Onddo honen mamia itxia izaten da, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbek. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak apurtzen ditugunean, hauek klariona bezala apurtzen dira, ez dira tarraten beste onddoak bezala. Lactarius taldekoak moztean latexa isurtzen dute, Russulak ez. Modu honetan bereizten dira bi taldeak. Urretxak, Russula veska-rekin nahasi daiteke, baina honek burdin sulfatoaz erreakzionatzen du kolore laranja indartsua emanez.
>
>
>
>
>
>
>
Russula cyanoxantha
Urretxa
Russula cyanoxantha

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Klasifikazioa: (Schaeff.) Fr., 1863