Ordena: Agaricales
-
Agaricus arvensis
Euskal Autonomi Erkidegoko belardietan, udazkenean, errez aurkitzen den espeziea da Elurbola. Euskarazko izenak adierazten duen bezala espezie hau gaztea denean eta zabaldu gabe dagoenean elur bola bat ematen du. Ale helduek 15 cm-tako diametroko pileoa gara dezakete. Onddo hau preziatua da, anisaren zapore gozoa eta usain fina daukalako. Eskuaz txapela igurzten bada kolore hori apala…
-
Agaricus campestris
Onddo hau izango da guztietatik ezagunena eta gure sukaldean gehien erabiltzen dena. Uda hasieratik udazkena bukatu arte ohikoa izaten da espezi honez osaturiko korroak aurkitzea, ganaduak bazkatzen duen belardietan. Kolore txuriko pileo eta estipea izaten dute eta igurtzerakoan ez da horitzen. Izenak adierazten duen bezela orriak gorrixkak izaten dira.
-
Agaricus silvaticus
Agaricus generoko perretxiko jangarrietako bat da. Itxura aldakorra izan ohi du, eta hainbat barietate deskribatu dira. Koniferoen basoetan agertu ohi da batez ere, uda amaieran eta udazkenean, nahiz eta beste habitat batzuetan ere ikusi diren espezie honen perretxikoak.
-
Agaricus sylvicola
Tamaina ertaineko espezie hau nahiko arrunta da gure basoetan. Horren ohikoa ez dena zera da: Agaricus generokoa izanda basoetan aurkitzea. Koloreari dagokionez zuria da, nahiz eta kolore ilunagoko orbaintxoak izan. Agaricus generoko ezaugarriak ditu eta jangarri ona da, beti ere ale zaharrak baztertuz. Onddo hau biltzerakoan hilgarriak diren amanita zuriekin nahastu daitekeela kontuan izan behar da.
-
Agaricus xanthodermus
Euskal Herrian arrunta den perretxiko hau pozointsua da. Txapel zuria 5-10 cm-koa da eta heldutan nahiko zapala. Hanka zuria eta luzea da, eta eraztun bikoitza du. Mamia zuria da baina igurtzitzean kolore horia hartzen du. Usain txarra du, fenol usaina. Uda eta udazkenean ateratzen da ongarriztatutako belardi, lorategi eta bide bazterretan. Koniferoen basoetan ere topatu…
-
Amanita caesarea
Jangarri bikaina eta oso preziatua den onddoa da, uda-udazken aldera agertzen da baso hostoerorkorretan gehienbat. Maiz antzeko morfologia duen Amanita muscaria onddo toxikoarekin nahasten da. Bien arteko desberdintasun nagusia Amanita muscarearia-k pileoan dituen maluta txuriak dira.
-
Amanita citrina
Honako hau, kolore hori-zuria daukan onddo ederra da. Gure basoetan nahiko ugaria da espezie. Ez da toxikoa, baina ez da jatea gomendatzen Amanita toxikoekin nahiko errez nahastu baitaiteke. Ala ere, bereizi-erreza da, errefau, zein patata gordinaren usain nabarmena baitauka.
-
Amanita franchetii
Generokideak diren espezie gehienengandik nahiko errez bereizten den espeziea da Amanita franchetti. Pileoan dituen kroskoaren hondar horiengatik. Espeziea ez da jangarria, toxiko xamarra baita. Ez dauka usain nabarmenik eta bere zaporea ahula bada ere, desatsegina suertatzen da. Tamainari dagokionez, Amanita hau, ertaina da. Hostozabal eta koniferoen basoetan aurki daitekeen onddoa da.
-
Amanita gemmata
Gure basotan oso arrunta den espeziea da honako hau, batez ere udazken-negu aldean. Kolore zuriko horri libre-adnatuak izaten ditu eta kolore hori-okreko txapela. Zenbait intoxikazioren eragilea dela uste da.
-
Amanita muscaria
Aski ezaguna den onddoa da honako hau, batez ere “pottokien” etxea zelako. Ez da harritzekoa, onddoa ikusgarria baita eta kolore deigarriak ditu. Hala ere kontuz izan behar da onddo honekin, intoxikazio eta aluzninazio nahiko larriak eragiten baititu. Zenbait intoxikazioren eragilea da, Amanita caesarearekin nahasten baita.









