Ordena: Agaricales

  • Laccaria amethystina

    Laccaria amethystina

    Euskal Herrian arrunta da. Kolore deigarria du, guztiz morea da, nahiz eta batzuetan esporen hauts zuriz estaliak agertu. Jangarria den arren, ez da batere preziatua eta txapela bakarrik erabiltzen da. Espezie toxikoekin nahas daitekeenez, kontu handiz ibili behar da identifikatzerako garaian.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Laccaria laccata

    Laccaria laccata

    Baldintza klimatiko eta adinaren arabera formaz eta kolorez aldatzen duen espeziea dugu honako hau. Oraintsu arte Laccaria affinis izenaz ezagutu izan da. Hostozabal- eta konifero-basoetan hazten da abuztua eta azaroa artean.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepiota brunneoincarnata

    Lepiota brunneoincarnata

    Nahiz eta txikia izan, hilgarria suertatzen den onddo ederra da lepiota txiki hau. Oso antzerakoak diren beste espezie toxiko batzuekin nahastu daiteke. Udatik udazkenera hazten den onddoa da, belar ugari dagoen tokietan. 3-5cm-tako pileoa garatzen du eta estipeak 5 cm izan dezake asko jota

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepiota brunneolilacea

    Lepiota brunneolilacea

    Lepiota generoko eta tamaina ertaineko espezie honekin kontu handia izan behar da, toxikoa izateaz gain, heriotzak eragin ditzake eta. Euskal Herrian ez da espezie ugaria, gainberan dauden eta kalteberak diren dunetan hazten da. Koloreari dagokionez, gorri-arrea da, tonu moratuekin. Ez dauka usain ez zapore berezirik. Aipatu bezela dunetan agertze  da udazkenean.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepiota cristata

    Lepiota cristata

    Udan eta udazkenean ateratzen den perretxikoa dugu Lepiota cristata. Bere usai desatsegin bereizgarriagatik identifika daiteke eta toxikoa izateaz gain hilgarria ere izan daiteke.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepiota helveola

    Lepiota helveola

    Arreta handia izan behar da tamaina txikiko onddo honekin, heriotza eragin baitezake. Pozoidura faloidiarraren eragiten du. Nahiz eta onddo hau gurean arraroa izan, talde honetako onddoak gure lorategietan hazten dira. Esate baterako aurten (2011) lepiotatxikiak jateagatik pertsona bat hil da eta beste batzuk larriki pozoidu dira. Onddo hau txikia da, 6cm izan baitezake eta tonu…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepiota lilacea

    Lepiota lilacea

    Tamaina txikiko Lepiota hau identifika erreza da. Generokideak diren  eta tamaina antzerakoa duten  espezie ugari dago, baina honek bakarrik dauka kolore moreko orbain kontzentrikoa pileoan. Oraindik nabarmenagoa da espezie honen eraztuna. Eraztuna, kolore bikoitzekoa da, goialdea zuria eta behealdea moratua. Orokorrean kontu handia izan behar da  tamaina txikiko Lepiote-kin, toxikoak izaten baitira. Espezie hau bereziki arriskutsua da, heriotza eragin baitezake. Udaberrian…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lichenomphalia umbellifera

    Lichenomphalia umbellifera

    Onddo txiki eta eder honek ez dauka jateko balio berezirik. Zohikaztegi eta enbor hilen artean hazten da udazkenean. Lurretik 3cm altxatzen den onddo hau, Iberiar Penintsulako “Zerrenda Gorrian” ageri da, babestu beharreko onddo agarikoidea baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: