Ordena: Agaricales

  • Cortinarius orellanus

    Cortinarius orellanus

    Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz. 50. hamarkadan perretxiko honek ehun heriotz baino gehiago eragin zituen Polonian; gaixotasunaren eragilea misterio bat izan zen 1952rarte, orduan konturatu baitziren gaixotasuna pairatutako guztiek Cortinarius orellanus perretxikoa jan izan zutela.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cortinarius splendens

    Cortinarius splendens

    Toxizitate altuko perretxikoa sortzen duen onddoa da, sindrome orellanikoa eragiten baitu, eta hilgarria suerta daiteke. Hostozabalen basoetan garatu ohi ditu fruitu-gorputzak udazkenean. Beste hainbat espezie generokiderekin nahas daiteke; ondorioz, kontu handiz erabili beharreko perretxikoak dira Cortinarius generoko espezieenak.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: