Subklasea: Lamiidae

  • Antirrhinum braun-blanquetii

    Antirrhinum braun-blanquetii

    Landare belarkara hau Iberiar Penintsulako iparraldeko endemismo bat da, kareharrizko harkaitzen oinetako legar-hobi mugikorretan bizi dena. Bere habitat bitxia eta bere izaera endemikoa direla eta, landaretxo hau 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan ‘Bakana’ bezala sailkatuta.

  • Bartsia alpina

    Bartsia alpina

    Banaketa boreo-alpetarra duen landare hau, garai hotzago bateko erlikiatzat har dezakegu Euskal Herrian eta soilik Ordunteko mendietan bizi da, 1.050 bat metrotan. Gainera, bertakoak ale gutxiko populazioak direla eta, ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan.

  • Buglossoides gastonii

    Buglossoides gastonii

    Landare eder hau Piriniotako endemismoa dugu eta Euskal Herrian soilik Nafarroan eta Iparraldean ezagutzen da. Nafarroan soilik bi populazio daude deskribaturik: Erronkarin eta Larra-Aztaparretako zonaldean. Hala ere, populaziorik handiena eta garrantzitsuena Larrako kareharrizko mendigune karstikoan dago (Villar & Lazare, 1991) eta bere mendebaldeko muga Ori mendian du. Horrez gain, Laskunen, Aspen eta Ossau-Iratin deskribatuta dago.

    Hori dela eta, ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Iparraldean ere babesturik dago (Penin et al., 2003). Espezie honen populazioak txikiak dira, 10-30 alekoak (gehienak 10 aletik beherakoak), baina zaila suertatzen da ale bakarra zer den definitzea, lurrazpiko errizomak garatzen baitituzte.