Subklasea: Liliidae

  • Allium victorialis

    Allium victorialis

    Erraboiletatik aurrera hazten den landare hau mendietako gune harritsuetan aurki dezakegu, 900 metroetatik aurrera, multzo nahiko oparoak eratuz. Hala ere, euskal isurialdean baino ez da agertzen, Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorri eta Aralarreraino, beti ere lainoek ukitzen dituzten erlaitzetan.

  • Barlia robertiana

    Barlia robertiana

    Espezie eder hau Europako eskualde mediterranearrean nahiko arrunta den arren, Euskal Herrian ‘Galzorian’ bezala katalogaturik dago, populazio bakarra ezagutzen baita Muskiz eta Zierbena arteko ‘Playa de la Arena’ delakoan. Dunetan hazten den espeziea da eta ziurrenik, Euskal Herrian landarerkik mehatxatuena izango da, ez baitu inongo babesik hondartza horretan eta gizakiek eta hauen txakurrek eragindako asaldurez gain, espezie exotiko inbaditzaileek konpetentzia handia eragiten diote. Errotari elkarte mikologikoaren arabera, populazio horrek ale bakarra zuen 2011. urtean.