Eskualde mediterranearreko astigarra dugu hau, Euskal Herrian oso arrunta ez dena. Nahiko ugaria da Montpellier inguruan eta hori dela eta, Montpellierreko astigarra ere deitua da. Gainontzeko astigarretatik bereizten dituen hiru lobulutako hostoak ditu eta udazkenean kolore gorri deigarriak hartzen dituzte hauek.
Subklasea: Rosidae
-

Apium graveolens subsp. butronensis
Bizkaiko endemismoa da eta bertan aurkitzen da munduko populazio bakarra, Butroi ibaiaren bokalean, Plentzian (hortik datorkio, hain zuzen ere, subespeziearen izena). Gainera, bere habitata etengabe murrizten ari da, istingadien lehorteagatik eta urbanizazioagatik.
-

Astragalus clusii
Landaretxo hau endemismo iberiarra dugu, eta Euskal Herrian soilik Nafarroan aurkitzen da lurraldearen hegoaldean, Ablitasen, hain zuzen ere. Herri honek gainera, bere ipar-mendebaldeko muga ezartzen du. Hori dela eta ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan.
-

Berula erecta
Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean). Bi populazio horien hedadura oso txikia zen eta oso ale gutxi zituzten, hori dela eta, espezie hau ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan.
-

Helosciadium inundatum
Apio hau urpeko lokatzetan errotuta bizi da eta hostotxo gehienak urazpian zabaltzen ditu. Banaketa atlantikoko landare belarkara dugu eta Europako eskualde atlantiarrean nahiko ugaria da. Hala ere, apio hau oso bakana da iberiar penintsulan eta egun, Euskal Herrian soilik mendietako urmaeltxo natural batzuetan baino ez da aurkitzen, beti ere 600 m-tik goraxeago. Hori dela eta, 2010. urtetik EAEko Zerrenda Gorrian ‘Bakana’ bezala izendatuta dago.
-

Prunus lusitanica
Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.
-

Prunus padus
Otsa-gereziondoa, gereziondoarekin antza duen zuhaitza da baina honen loreak luku itxurako infloreszentzietan batzen dira. 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, Galtzeko arriskuan dagoen espezie modura zerrendatuta.

