Europako parterik handienean, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean sakabanaturik aurkitzen dugu zuhaitz hau. Euskal Herrian, mendi-ingurune guztian dago, nahiz eta ia inoiz ez duen populazio handiegirik eratzen. Munduko zuhaitzik zaharrenetakoa da, izan ere 2.000 urte biziraun dezake. Zuhaitz toxikoa dugu, bere parte guztiak toxikoak baitira hazia inguratzen duen ariloa izan ezik. Espezie hau babesturik dago bere hedadura eskasa dela-eta.
