Lurpeko tunelak egitean zelaietan sortzen dituen lur-pilengatik da ezaguna satorra. Lurpean bizitzera guztiz moldaturiko espeziea da. Europa erdialdera mugaturiko espeziea da eta Euskal Herriaren hegoaldean du bere hegoaldeko muga. Euskal Herrian bi sator espezie daude, eta sator arrunta da bietan ugariena, sator itsuaren (Talpa occidentalis) banaketa Bizkaia eta Araba mendebaldera mugaturik baitago.
Phyluma: Chordata
-

Talpa occidentalis
Euskal Herriko bi sator espezieen artean ezezagunena da sator itxua. Gure lurraldearen mendebaldeko ertzean soilik topa daiteke, nahiz eta espeziearen banaketa ia Iberiar Penintsula guztian hedaturik dagoen, ipar-ekialdeko eremua salbu. Sator arrunta baino txikixeagoa da, eta hainbat urtez horren subespezietzat jo izan da; gaur egun, ordea, espezie kategoria esleitzen zaio. Ez da italiako sator itxuarekin (Talpa caeca) nahastu behar.
-

Tichodroma muraria
Europako hegaztirik ederrenetarikoa da harkaitz-txoria, ingurune malkar eta harritsuetan aurki daitekeen txori berezia. Bere moko oker luzearekin, eta batez ere, hegoko luma gorriekin beste edozein hegaztirekin ezin nahas daitekeen espeziea da. Eurasia erdialde eta mendebaldeko mendiguneetan bizi da, eta Euskal Herrian leku oso gutxitan ezagutzen dira hegazti honen populazioak, batez ere Pirinieotan.
-

Timon lepidus
Urte askoan zehar Lacerta generoaren barruan sailkatua izan zen arren, egun, gardatxoaren izen zientifikoa Timon lepidus da. Euskal Herriko narrastirik handienetariko bat da eta hego isurialdean aurki daiteke. Habitat konplexuak atsegin ditu eta harkaitzen inguruan ibili ohi da, berauetako arrakala edo zuloetan izaten baitu gordelekua. Intsektuetaz elikatzen da eta hegazti harrapariak izan ohi dira bere harrapari nagusiak.
-

Trachemys scripta
Floridako apoarmatu hau guztiongandik ezaguna da, izan ere etxeko animali bezala komertzializatzen da, eta abere-denda guztietan ikus dezakegu. Jatorriz Amerikako espeziea da, baina komertzializazioaren ondorioz munduko toki askotara zabaldu da; ur inguruneetan askatua izan da, eta gaur egun espezie inbaditzaile garrantzitsu bat bezala ezaguntzen da. Espezie honek hainbat subespezie ditu, eta hemen hauetako bi aurki ditzakegu: Trachemys scripta subsp. scripta, Schoepff 1792, eta Trachemys scripta subsp. elegans (Wied, 1839).
-
Triturus marmoratus
Euskal Herriko uhandreen arteko handiena dugu, 16 cm-rainoko luzera lortzen duelarik. Oso animalia deigarria dugu, bere azal berde bizi eta orban beltzak direla eta. Gainera, araldian zehar arrek gandor handi bat garatu ohi dute, emeek bizkarraldean lerro laranja polit bat mantentzen dutelarik. Euskal Herrian asko hedatutako espeziea da eta itsas-mailatik 1000 metroko altitudera ikus daiteke.
-

Troglodytes troglodytes
Euskal Herriko txori txikienetarikoa da txepetxa. Habiak zulo eta arrakaletan egin ohi ditu, eta hortik datorkio bere izen zientifikoa, “kobazuloetan bizi dena” esan nahi baitu.
-

Turdus merula
Zozoa oso ugaria da Euskal Herrian, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Autoktonoa da hemen, espezie egonkorra eta migratzaile partziala. Migratzaile partzialak banako batzuk migratzen dutela eta besteak kumatze-lekuan geratzen direla esan nahi du, baina espeziea banatzen den latitudearen arabera guztiz migratzailea edo ez migratzailea ere izan daiteke.
-

Turdus philomelos
Birigarroa Eurasia erdialdean eta mendebaldean, eta Afrika iparraldean hedaturiko banaketa zabala duen espeziea da, kantu konplexu eta finak egiteko gaitasunagatik ezaguna. Philomelos determinatzaile espezifikoak ere ezaugarri horri egiten dio erreferentzia; grezierazko philo– (zale) eta melos (kantu) hitzek osatzen baitute. Euskal Herrian espezie nahiko arrunta izan arren, ez da bere generokide zozo arrunta (Turdus merula) bezain antropofiloa.
-

Tyto alba
Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.
