Phyluma: Chordata

  • Chalcides bedriagai

    Chalcides bedriagai

    Eskinkoak, ziraunen antzeko itxura duten narrasti hankadunak dira. Euskal Herrian, bi eskinko baino ez ditugu: eskinko hiruatza eta eskinko bostatza, izenak dioen moduan, hatz kopuruan bereizten direnak. Eskinko bostatza Iberiar Penintsulako endemismoa da eta Euskal Herrian, soilik Nafarroako hegoaldean aurkitzen da.

  • Chionomys nivalis

    Chionomys nivalis

    Ugaztunen, eta orokorrean animalien, artean banaketa geografiko berezia duen espeziea da honako hau, mendiguneei loturik baitago guztiz. Europako eta Ekialde Hurbileko mendietan soilik aurki daiteke karraskari txiki hau, eta Euskal Herrian ere Pirinioez gain, uren banalerroko mendigune gehienetan aurki daiteke.

  • Ciconia nigra

    Ciconia nigra

    Zikoin beltzak (edo amiamoko beltzak) ez du gurean habiarik egiten eta, hori dela eta, ez da zikoin zuria bezain ezaguna. Hala ere, migrazioan ehunka ale igarotzen dira Euskal Herritik. Agian, noizbehinka horren ezaguna zaigun zikoin zuriaren aldaera iluna ikusteak pizten digu arretarik handiena. Beraz, bidaian baino ikusten ez badugu ere, Euskal Herriko aniztasuna aberasten duen espezieetako bat dugu berau.

  • Cinclus cinclus

    Cinclus cinclus

    Europan aurki dezakegun Cinclus generoko espezie bakarra dugu hau. Ibai-ertzetan bizi da, ur gezetako ornogabez elikatzen baita, eta ibai eta erreken egoera onaren adierazle dela esan ohi da. Izan ere, uraren kutsadurak populazioen murrizketa edo iraungipen lokala eragiten du. Bere bularralde zuriari esker, ur-zozoa oso ezaguterraza den hegaztia da.

  • Circaetus gallicus

    Circaetus gallicus

    Landazabal ireki eta eguzkitsuak behar ditu hegazti honek, zuhaitz sakabanatuekin. Hegazti bikaina da, lertxun hauskarak adinako hego-zabalera lortzen du baina nabarmen lirainagoa da. Hegan doanean, hegoen azpialdeko lerro koloredunak nabarmentzen dira, eta soilik distantzia laburretara, arbel koloreko mokoa eta oinak. Pausatuta dagoenean bere buru handia eta begi hori handiak nabarmentzen dira.

  • Cobitis calderoni

    Cobitis calderoni

    Arrain txiki arantzadun hau Iberiar penintsulako endemismoa dugu eta Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan baino ez da agertzen, mediterraneoko isurialdean, hain zuzen. Azken hogei urteotan, espeziea Omecillo, Baias eta Ebro ibaietan bizi dela jakina da, baina banaketa naturalaren mugen aldetik, gorabehera oso handiak dira ibai arrootan. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, mazkar arantzadunak ikusi ziren Baias ibaiaren tarteko zatietan, baina harrezkero egindako azterlanen arabera ezin izan da ziurtatu espezie horren kokalekurik dagoenik ibaian gora, ez eta ibaian behera.

  • Coracias garrulus

    Coracias garrulus

    Hegazti honek haurren jostailu bati ematen dio izena. Izan ere, karrakaren kantuak, nota motz eta soinu gogorrekoak, jostailu honek ateratzen duen soinua gogorarazten baitu.

  • Coronella girondica

    Coronella girondica

    Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak ‘koro txikia’ esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian Gipuzkoan eta batez ere Araba eta Nafarroan suge arrunta da.

  • Coturnix coturnix

    Coturnix coturnix

    Galeperra laborantza-lurretan ederki kamuflatzen den hegaztia da. Espezie migratzailea da, neguan Afrikara joaten delarik. Hori dela eta, populazioek gorabehera handiak jasaten dituzte urtean zehar.