Euskal Herriko satitsurik arruntenetariko bat da. Afrika iparraldean eta Europa mendebaldean hedaturik dago eta askotariko inguruneetan aurki daiteke, geruza belarkara garatua badago behintzat. Landa inguruneko herrixketan ere ohiko espeziea da, neguan eta altuera handienetan, batez ere.
Phyluma: Chordata
-

Crocidura suaveolens
Euskal Herriko ipar isurialdera mugaturik dagoen satitsua da, satitsu arruntaren oso antzekoa, baina hori baino txikixeagoa, normalean. Paleartikoan oso hedaturik dago latitude ertainetan, eta banaketa Ozeano Atlantikotik Pazifikoraino hedatzen da. Askotariko inguruneetan aurki daiteke, baina leku heze xamarrak hobesten ditu.
-

Cuculus canorus
Udaberriaren etorrera iragartzen duelako da, batez ere, kuku arrunta ezaguna. Baina badu ospea ematen dion beste ezaugarri bat ere: txitatze parasitoa da, hau da, beste espezie batzuen kabia eta bertako gurasoen zaintza erabiltzen ditu kukuak bere txitak hazteko.
-

Cyanistes caeruleus
Amilotx urdina Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetariko bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukaliptu-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia.
-

Dama dama
Euskal Herriko zerbidorik handiena da adarzabala. Dimorfismo sexual handiko animalia da eta gainerako taldekideetatik bereizten duen ezaugarri deigarria du. Izenak berak dioen bezala, adarrak zapal eta zabalak dira. Adarzabalen beste ezaugarri bereizgarria bizkarrean eta alboetan bi sexuetan agertzen diren orban zuriak dira.
-

Delphinus delphis
Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.
-

Dendrocopos leucotos
Okil gibelnabarra Euskal Herriko hegazti espezierik berezienetariko eta urrienetariko bat da. Baso hostozabal zaharrei estuki loturiko espeziea da, izaera kontinentala duena, eta gure inguruan Iparraldeko eta Nafarroako hainbat txokotan soilik ezagutzen ez dena. Tamaina txikiko okila da, ertainaren oso antzekoa, baina bizkarraldean izena ematen dion orban txuria duena. Mundu mailako kontserbazio-egoera ona den arren, Pirinioen mendebaldera mugaturiko populazioa oso murritza da.
-

Dendrocopos major
Dendrocopos generoko okilik handienetarikoa da eta baita banaketa zabalena duenetariko bat ere, eskualde Palearktiko ia guztian hedaturik baitago. Okilen artean generalistenetariko bat da, espezie honen banaketa ez baitago baso zaharrei soilik lotua. Izan ere, intsektuez gain, hainbat zuhaitzen haziez, beste hegazti espezie batzuen arrautzez eta narrastiez ere elikatzen da. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke.
-

Dendrocopos medius
Okil ertaina ez da familia berekoak diren okil beltza (Dryocopus martius) edo okil berdea (Picus viridis) bezan ikusgarria. Ezta okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) bezain aipatua edo okil handia (Dendrocopos major) bezain arrunta gure basoetan. Horrek guztiak egiten du espezie hau hain ezezagun. Harizti helduei benetan lotua dagoen hegaztia da okil ertaina eta, beraz, baso hauek dauden bezain mugatua dago animalia hau ere gurean. Ostera, leku egokian bilatuz gero ez da ikusteko zaila.
-

Dendrocopos minor
Euskal Herriko eta Europako okilen artean txikiena da. Gainerako generokideen antzekotasun morfologiko handia duen arren, haiek guztiak baino nabarmen txikiagoa da. Euskal Herriko baso-ingurune ia guztietan aurki daiteke, baso hosto-erorkorretan eta ibai ertzeko basoetan batez ere, baina ez da oso ugaria. Interes bereziko espeziea da EAEn eta Nafarroan.
