Phyluma: Chordata

  • Fringilla coelebs

    Fringilla coelebs

    Txonta arrunta Euskal Herriko basoetan maiz ikusten den txoritxoa da, arren kolore gorrixka eta hego txuri-beltzak espeziea ezagutzeko erraza bilakatzen dutelarik. Urte osoan zehar aurki daiteke euskal lurraldean, nahiz eta neguan eremu epelagoak bilatzeko joera duen. Gainera, Linnaeus-ek behatu zuen moduan, espezie hau migratzaile partziala da, hau da, emeek bakarrik migratu ohi dute. Hori dela eta eman zien coelebs izen espezifikoa, ezkongabea esan nahi duena.

  • Galemys pyrenaicus

    Galemys pyrenaicus

    Satorren familiako ugaztun txikia da muturluzea edo desmana. Gaur egun oso egoera larrian dago Euskal Herrian, oso ibai gutxi dira bere biziraupenerako baldintzak aurkezten dituztenak, eta ibai hauetan ere tarte txikitan. Bere kontserbaziorako ezer egin ezean desagertu egin daiteke.

  • Galerida cristata

    Galerida cristata

    Tamaina txikiko txori arre hau erraz ikus daiteke herri eta hirien inguruko lurretan, bideetan… Duen lumadiaren kolore arre apalagatik identifikatzeko zaila gerta badaiteke ere, duen mototsa argigarria da. Itxura berezia du espezie honek.

  • Gallinago gallinago

    Gallinago gallinago

    Euskal Herrira neguan bisitan datorkigun hegaztia da istingorra. Hezeguneetan bizi den oilagorraren lehengusua da baina oilagorrak ez bezala, aurpegi aldean marra ilunak eta burugain argia izaten ditu honek. Biek dituzte moko luze bereizgarriak, intsektuak eta zizareak harrapatzeko erabiltzen dutena.

  • Garrulus glandarius

    Garrulus glandarius

    Baso inguruetan aurki daitekeen hegazti korbidoa da eskinosoa. Oso apeu sendoa du eta zarata handia ateratzeko gai da.  Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egiten du ezkutaleku bila. Ia Euskal Herri osoan aurki daiteke, hegoaldeko muturrean salbu.

  • Gasterosteus aculeatus

    Gasterosteus aculeatus

    Arrain hiruarantza Europa, Asia eta Ameriketako iparraldean zehar banatzen den espeziea da eta mundu mailan bere egoera ona den arren, Euskal Herrian “kaltebera” bezala sailkaturik dago. Denbora luzez asko ikertu da arrain honen gainean, izan ere, aldakortasun morfologiko handia azaltzen du eta ezinhobea da eboluzioa eta populazioen genetika ikertzeko.

  • Genetta genetta

    Genetta genetta

    Gizakiak Afrikatik ekarritako karniboro gautar eta bakartia dugu katajineta, erreken inguruetan kokatutako basoetan bizi ohi dena.

  • Glis glis

    Glis glis

    Zuhaitzetan batera eta bestera aritzen oso trebea den animalia da muxar grisa, horretarako moldaturiko erpeak, hankapetan kuxin hezeak eta oreka mantentzeko aproposa den isats luzea agertzen dituelarik.

    Inoiz, katagorri arruntaren lehengusu txikia dela ere esan izan du inork muxar grisaren inguruan. Baina bada ezberdintasun nabari bat bi animalia hauen artean: muxarra, katagorria ez bezala, animalia gautarra da.

    Egun debekatua badago ere, jateko zein sendagaiak egiteko ehizatua izan den animalia dugu muxar grisa.

  • Grampus griseus

    Grampus griseus

    Pilotu izurdeen taldearen barruan sailkatzen da Gramnus griseus. Talde hau tamaina handiko izurdeak osatzen dute eta bekoki konkortuak bereizten ditu beste izurde talde batzuengandik. Bizkar-hegatsa erdi-erdian izaten dute izurde muturmotzek, eta ezaugarri adierazgarrienetariko bat azala orbainez beteta edukitzea izaten da. Ez dugu maiz gure kostaldetik hurbil ikusiko, ur sakonagoak nahi izaten dituelako. Arrazoi berdina dela eta, ez dago espezie honen inguruko ezagumendu askorik.

  • Grus grus

    Grus grus

    Kurriloa nahiko espezie arrunta Euskal Herrian, udazkenean ikus daitezkeelarik bertako zeruak zeharkatzen aldra handiak eratuz. Garai berean, Naparroko urmaeletan ikus  daitekeen espeziea da. Nahiz eta espezie handia izan, 4-6kg, liraina da bere hanka eta lepo luzearekin. Espezie migratzailea izanik neguak Iberiar Penintsulan igarotzen ditu eta kumeak Europa iparraldean errutzen dituzte. Hegazti espezie hau oso loturik dago urarekin.