Animaliak
-
Bechstein saguzarra
Myotis bechsteinii
Bechstein saguzarra baso zaharrei loturiko saguzar espeziea da. Banaketa zabala izan arren, populazioak oso lokalizatuak dira eta egungo eskasia nabarmena da Pleistozenotik Neolitikorainoko erregistro fosilean ikusiriko maiztasunarekin alderatuta. Zaurgarri kontsideraturiko espeziea da, eta baso zahar eta zuhaitz hilak mantentzea ezinbestekotzat jotzen da espezie honen biziraupena bermatzeko.
-
Arratoi-belarri ertaina
Myotis blythii
Tamaina handiko saguzarra da, Myotis myotis generokidearen oso antzekoa, kopetako orban zuririk ez duen kasuetan, batez ere. Banaketa zabala du baina ez da oso ugaria, eta Euskal Herrian ez dira kolonia asko aurkitu. Iberiar penintsulan 50 kumatze-kolonia ezagutzen dira eta zaurgarri kontsideraturiko espeziea da. Urte luzetan zehar zenbait autorek M. myotis espeziearen subespezie kontsideratu dute, M. myotis oxygnathus izenarekin.
-
-
Geoffroy saguzarra
Myotis emarginatus
Geoffroi saguzarra Euskal Herriko kobazuloetan aurki daitekeen Myotis generoko saguzarrik arruntena da. Europa erdi eta hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Askotariko inguruneak erabiltzen ditu ehizarako eta gleaning teknika darabilen Europako saguzar gutxi horietako bat da.
-
Arratoi-belarri handia
Myotis myotis
Saguzar arratoi-belarrien edo Myotis generoko saguzarren artean Europako espezie handiena da Myotis myotis. Saguzar arratoi-belarri ertainaren (M. blythii) oso antzekoa da, nahiz eta azken honek, normalean, orban zuria izan ohi duen kopetan. Espezie kabernikola da eta baso edota landaredi ugariko inguruneak atsegin ditu. Banaketa Europa eta Afrika erdialdera mugatua du.
-
Natterer saguzarra
Myotis nattereri
Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar penintsulako ustezko M. nattereriak genetikoki Europako gainerakoengandik aldendurik daudela ikusi da (Ibáñez et al. 2006). Euskal Herrian aurki daitekeen M. nattereria, ordea, ez da Iberiar penintsulako gainerakoen modukoa baina Europa osoko azterketa filogeografiko zabalak egin bitartean, Europa…
-
Suge biperakara
Natrix maura
Euskal Herriko Natrix generoko bi sugeetako bat da honako hau, sugegorriekiko antzekotasun morfologiko handiagatik ezaguna; hortik datorkio, hain zuzen izena. Dena den, suge hau, gainerako kolubrido gehienak bezala, ez da pozoitsua. Ingurune urtarretan eta horien inguruan oso ohikoa da, eta igerilari trebea da. Euskal Herriko lurralde osoan topa daiteke.
-
Suge gorbataduna
Natrix natrix
Espezie honetako indibiduo gazteek beltzez inguraturiko gorbata zuri-horia izan ohi dute, hortik datorkio izen arrunta. Bere mugitzeko modu traketsa dela eta, erraz harrapatu daiteke, gainera, ez da pozoitsua. Euskal Herri osoan aurki daiteke.
-
Cabrera ur-satitsua
Neomys anomalus
Ingurune urtarrei loturiko tamaina ertaineko ur-satitsu hau, ingurune mediterraneoetan ugariagoa izan arren, Euskal Herriko lurralde osoan aurki daiteke. Izaera iheskorra du eta ez da erraza izaten aurkitzea. Gure lurraldean antzekotasun morfologiko handier dune ur-satitsu hankazuria baino espezie arraroagoa da.
-
Ur-satitsu hankazuria
Neomys fodiens
Euskal Herriko ur-satitsurik arruntena eta ugariena da, naiz eta ez den erraza izaten animalia honekin topatzea. Ur-inguruneetan bizi da, erreka inguruetan, batez ere, eta gainerako satitsuak baino tamaina handiagoa du. Ezaugarri kraniometrikoak kontutan hartuta bi subespezie banatzen dira: N. fodiens fodiens eta N. fodiens niethammeri (Bühler 1996), eta bigarren hori da Euskal Herrian aurki daitekeena.








