Animaliak
-
Eper gorria
Alectoris rufa
Eper gorria Europa hego mendebaldean agertzen den hegazti sedentarioa da, mokoa, hankak eta begiak kolore gorri deigarrikoak dituena. Taldeka ibili ohi da eta laborantza lurrak ditu gustoko.
-
Kodaka
Alosa alosa
Alosa, Clupeidae familiako arraina da. Antzinan, arrunta zen Eskandinaviatik Mediterraneoko mendebalderaino baina egun, ez da batere arrunta Europako iparraldean, eta Europako ibai askotatik desagertu dela uste da. Sardinaren tamainako arraintxoa dugu eta akula (Alosa fallax) bezala, espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi den arren ibaietara doa ugaltzera.
-
Txantxiku arrunta
Alytes obstetricans
Apo berezia da txantxiku arrunta, arrek arrautzak gorputzaren atzealdean itatsita garraiatzeagatik ezaguna. Tamaina txikia du eta azal pikortsua. Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurki daiteke denetariko inguruneetan. Arrek kantu berezigarria dute, identifikaerraza eta anplexu konplexua izaten dute. Zapaburuak identifikatzea ere erraza da, izaten duten tamaina handia dela-eta. Ezkutuko teknika erabiliz, zizareak, intsektuak, araknidoak eta tamaina…
-
Zirauna
Anguis fragilis
Hankarik gabeko saurio ezagunena da zirauna. Ezkata leun eta dirdiratsuz estaliriko gorputz luze eta irristakorra du eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki daiteke, Nafarroa hegoaldean salbu. Bere itxurarengatik sugeekin nahas daitekeen arren, zirauna saurio bat da, muskerren taldeko espeziea, alegia. Horren erakusle da, harrapariren batek buztanetik helduz gero, sugandila eta muskerrek egiten duten gisara…
-
Sagu lepahoria
Apodemus flavicollis
Basasaguaren oso antzekoa den sagutxo hau Europa erdialdeko espeziea dugu eta Iberiar Penintsulako iparraldean du, hain zuzen ere, bere banaketaren mendebaldeko muga. Bere izenak dioen moduan, maiz lepo inguruan kolore horiko iduneko bat aurkezten du eta basasagua baino handiagoa izaten da tamainaz, baina espezie bi hauek bereiztea ez da erraza izaten.
-
Basasagua
Apodemus sylvaticus
Basasagua, izenak dioen moduan, Europa osoko basoetan nahiko arrunta dugun sagutxoa da. Sagu lepahoriarekin estuki ahaidetuta dago eta biak nahiko antzekoak dira morfologikoki, basasagua zertxobait txikiagoa. Euskal Herrian ia nonnahi topa daiteke.
-
Arrano beltza
Aquila chrysaetos
Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.
-
Bonelli arranoa
Aquila fasciata
Neurri ertaineko arranoa da. Indotxina eta Indiatik hasi eta Mediterraneoraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar Penintsulan eta Magreben daude. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, bereziki giza presioaren ondorioz, eta dagoeneko hiru bikote ugaltzaile baino ez dira geratzen Euskal Herrian, bat Araban eta bi Nafarroan.
-
Arrano txikia
Aquila pennata
Arrano honen ezaugarri bereizgarrietako bat bere neurri ertain edo txikia izatea da. Hego luzeak eta isats luze edo ertaina du. Lumadun tartsoak ditu eta kolorazioari dagokionez hainbat fase agertzen dira. Basodun zonaldetan aurkitzen da baina honek sastrakadiarekin edo argiuneekin tartekatua izan behar du, eta ez da inoiz sarraskiz elikatzen (Brown eta Amadon, 1968).
-
Koartza hauskara
Ardea cinerea
Koartza hauskara hegazti handi, eder eta elegantea da. Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaienetan salbu, eta urmael eta ibaiak atsegin ditu, bertan ehizatzen baititu bere elikagai nagusiak diren arrain eta anfibioak. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere.









