Animaliak

  • Microtus arvalis

    Landa lursagua

    Microtus arvalis

    Landa lursagua lurrazpian bizi den sagutxoa dugu eta basoko zenbait espezieren elikagai-iturri nagusia. Euskal Herriko populazio guztiak Piriniotan aurkitzen dira eta duela urte batzuk nekez ikuste baziren ere, landa lursaguek eztanda demografiko garrantzitsu bat pairatu dute azken 30 urteotan eta ondorioz, euren banaketa eremuak zabaltzen doaz.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus cabrerae

    Cabrera lursagua

    Microtus cabrerae

    Cabrera lursagua Iberiar penintsulako karraskari endemiko bat da eta azkeneko hamarkadetako nekazaritzaren intentsifikazioak eta gehiegizko abeltzantzak bere banaketa eremuaren zatiketa eragin dute, espezie honen egoera zailduz.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus duodecimcostatus

    Lursagu mediterranearra

    Microtus duodecimcostatus

    Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus gerbei

    Satain piriniarra

    Microtus gerbei

    Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus lusitanicus

    Lursagu lusitaniarra

    Microtus lusitanicus

    Lursagu lusitaniarra lurrazpiko bizimodura moldatutako mikrougaztuna da. Nahiz eta batzuetan lurzoruan sortutako lur mendixkek agerian uzten duten bere presentzia, oro har oharkabean pasatzen den espeziea da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Milvus migrans

    Miru beltza

    Milvus migrans

    Martxoaren erdi aldera gure artean aurreko hilabeteetan egon ez den hegazti harrapari beltz bat ikusten hasten gara, hegan dotore egiten duena eta isatsean sargune txiki bat duena; miru beltza da. Bestalde, ikusgarriak dira miru beltzen migrazioak, pirinioen altuera handiak lausotzen direnean Euskal Herritik igarotzen diren ehunka alek buruturikoa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Milvus milvus

    Miru gorria

    Milvus milvus

    Haizearen indarra baliatuz hegan dotorezia handiz egiten duen hegaztia da miru gorria, abilezia handiz eta ia indarrik egin gabe ordu asko igaro ditzakeena. Bere V itxurako buztanagatik erraz identifikatzen delako eta neguan zeruan ikus dezakegun harrapari bakanetariko bat delako hegazti oso ezaguna da berau.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Miniopterus schreibersii

    Koba-saguzarra

    Miniopterus schreibersii

    Schreiber saguzarra, koba-saguzar izenez ere ezagutzen dena, leizezulotan gorde ohi den espeziea da. Miniopterus generoko Europako espezie bakarra da, eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Talde handiak osatu ohi ditu kobazuloen barruan, gehienetan beste hainbat espezietako saguzarrekin batera, eta migrazio nahiko luzeak egiteko gai da. Bere kontserbazio-egoera ez da txarra, baina azken urteotan populazioek beherako joera…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Montifringilla nivalis

    Elur-txonta

    Montifringilla nivalis

    Euskal Herriko paseriforme menditarrena dela esan daiteke elur-txonta, Nafarroa ipar-ekialdeko goi-mendietan besterik ezin baita aurkitu gure lurraldean. Kantauriar mendikatetik Txina erdialdeko mendiguneetaraino hedaturik dagoen arren, mendiguneetara estuki loturiko espeziea da. Intsektuez, haziez eta fruituez elikatzen da, eta baso-mugatik gorako habitat alpetarretako ingurune harkaitztsuetan txitotzen du. Euskaraz elur-txonta izenez ezagutzen den arren, txolarren familian sailkaturiko espeziea…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Motacilla cinerea

    Buztanikara horia

    Motacilla cinerea

    Ibai eta erreketara oso lotuta dagoen txori txiki bat da buztanikara horia. Geldirik dagoenean buztan luzea etengabe mugitzen du gora eta behera, hori da ziurrenik espezie hau ikustean arreta deitzen duen ezaugarri nabarmenena. Hori eta ibai inguruko eraikinetako leihoen kontra jotzeko daukan “erraztasuna”: kristalen islada ur-geruzarenarekin nahasten du, antza, eta berau zeharkatzen saiatzen da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: