Animaliak
-
Buztangorri argia
Phoenicurus phoenicurus
Euskal Herrian udan soilik ikusteko aukera dugun txoria da buztangorri argia. Buru erdia beltza du eta buru gainean lerro txuri bereizgarri bat du, baita buztan gorri ikusgarria ere, izena ematen dioena hain zuzen ere.
-
Mika
Pica pica
Bere kolore eta hegaldi ederrarengatik bezain ezaguna da txori hau bere kantu lehor eta errepikakorragatik. Egoera onean dagoen hegaztia da eta Euskal Herri guztian aurki daiteke, kostaldeko gune hezeetatik hasi eta isurialde mediterraniarreko ingurune lehorretaraino.
-
Okil berdea
Picus sharpei
Tamaina ertaineko okila da, Dendrocopos generoko espezieak baino handiagoa, baina okil beltza baino txikiagoa. Kolorazio berde oso bereizgarria du, eta horrexegatik, Euskal Herrian urretxoriarekin bakarrik nahas daiteke. Habia enborretan egiten duen arren, egur-azaleko eta lurreko intsektuez elikatu ohi da, inurriez batez ere. Okilen artean baso zaharrekiko lotura txikiena duen espeziea da. Orain gutxira arte Picus viridis espezieren barruan sailkatzen…
-
Kuhl pipistreloa
Pipistrellus kuhlii
Hain ezaguna den pipistrelo arruntaren oso antzekoa da Kuhl pipistreloa, bai tamainan, bai itxuran, baita bizi ohituretan ere. Esaterako, oso ohikoa da saguzar hau kale-argien inguruan hegan ikustea, argiak erakarritako intsektuak ehizatuz. Gainera, utzitako eraikinak eta mendiko bordak ere gustuko ditu. Honenbestez, oso ohikoa da identifikatzen saiatu eta bi espezieak nahastea. Naturzalearen zorionerako, baina, banaketari…
-
Nathusius pipistreloa
Pipistrellus nathusii
Nathusius pipistreloa Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen saguzar intsektiboroa da. Baso hostoerorkor eta koniferoetan bizi ohi da eta migratzailea da, neguko baldintza txarretatik ihes egiten duelarik.
-
Pipistrelo arrunta
Pipistrellus pipistrellus
Euskal Herriko saguzarren artean ikusienetakoa eta ezagunenetakoa da pipistrelo arrunta, tamainaz Europako txikienetakoa izan arren, giza jarduerekin lotutako eremuetan aurkitzea oso ohikoa baita. Kale-argien inguruan pilatzen diren intsektu multzoak ehizatzen ibili ohi da sarritan eta landa eremu zein herrietako eraikin zahar edo erdi abandonatuetan bilatzen du babesa uda partean. Batzuetan, kolonia handi xamarrak sortzera ere…
-
Belarrihandi arrea
Plecotus auritus
Belarrihandi arrea Plecotus generoko espezieen artean Europan banaketa zabalena duen saguzarra da. Gainerako generokideen antz handia du, baina kolore arre-horixka da espeziea bereizteko ezaugarri bisual nabarmenena. Baso-inguruneetan ehizatu ohi du eta zuhaitzak, kobazuloak zein giza eraikinak erabiltzen ditu gordeleku gisa.
-
Belarrihandi grisa
Plecotus austriacus
Belarrihandi grisa Plecotus generoko Euskal Herriko hiru belarrihandietako bat da. 60. hamarkadan eman zitzaion espezie kalifikazioa, ordura arte belarrihandi arrearen (Plecotus auritus) subespezietzat jotzen baitzen. Izan ere, aipatutako bi espezieak eta pirinioetako belarrihandi alpetarrak (P. macrobullaris) oso antzeko morfologia dute. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, eta ez dago belarrihandi arrea bezain beste baso-inguruneei lotua; aitzitik, gizakiak…
-
Belarrihandi alpetarra
Plecotus macrobullaris
Belarrihandi alpetarra Europako saguzarrik bitxienetariko bat da, mendikate nagusietan besterik ezin baitaiteke topatu. 2003an esleitu zitzaion espezie kategoria (Kiefer & Veith 2001, Spitzenberger 2001, 2003), antzekotasun morfologiko handia duten bi espezie generokidetatik bereizi zenean, Plecotus auritus eta Plecotus austriacusetik, hain zuzen. Duela gutxi ezagutu zenez, espezieari buruzko informazioa urria da, baina espezie bitxi hau gero eta hobeto ezagutzen…
-
Mendi-tuntuna
Prunella collaris
Mendi-inguruneei estuki lotutako espezie paseriformea da mendi-tuntuna. Goi mendietako larreetan eta harkaiztietan kumatzen du, eta negua altuera baxuagoko inguruneetan igarotzen du. Euskal Herrian udan goi-mendietan bakarrik ikus daitezke; neguan, ordea, banaketa zabalagoa du. EAEko eta Nafarroako katalogoetan Interes Bereziko espezie kontsideratzen da.









