Animaliak

  • Uhandre marmolairea

    Triturus marmoratus

    Euskal Herriko uhandreen arteko handiena dugu, 16 cm-rainoko luzera lortzen duelarik. Oso animalia deigarria dugu, bere azal berde bizi eta orban beltzak direla eta. Gainera, araldian zehar arrek gandor handi bat garatu ohi dute, emeek bizkarraldean lerro laranja polit bat mantentzen dutelarik. Euskal Herrian asko hedatutako espeziea da eta itsas-mailatik 1000 metroko altitudera ikus daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Troglodytes troglodytes

    Txepetxa

    Troglodytes troglodytes

    Euskal Herriko txori txikienetarikoa da txepetxa. Habiak zulo eta arrakaletan egin ohi ditu, eta hortik datorkio bere izen zientifikoa, “kobazuloetan bizi dena” esan nahi baitu.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Turdus merula

    Zozo arrunta

    Turdus merula

    Zozoa oso ugaria da Euskal Herrian, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Autoktonoa da hemen, espezie egonkorra eta migratzaile partziala. Migratzaile partzialak banako batzuk migratzen dutela eta besteak kumatze-lekuan geratzen direla esan nahi du, baina espeziea banatzen den latitudearen arabera guztiz migratzailea edo ez migratzailea ere izan daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Turdus philomelos

    Birigarro arrunta

    Turdus philomelos

    Birigarroa Eurasia erdialdean eta mendebaldean, eta Afrika iparraldean hedaturiko banaketa zabala duen espeziea da, kantu konplexu eta finak egiteko gaitasunagatik ezaguna. Philomelos determinatzaile espezifikoak ere ezaugarri horri egiten dio erreferentzia; grezierazko philo– (zale) eta melos (kantu) hitzek osatzen baitute. Euskal Herrian espezie nahiko arrunta izan arren, ez da bere generokide zozo arrunta (Turdus merula) bezain antropofiloa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tyto alba

    Hontza zuria

    Tyto alba

    Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Uria aalge

    Martina

    Uria aalge

    Euskal Herriko kostaldean negu partean agertzen zaigun espeziea da martina, potorro arruntaren antz handia duena, baina hura baino handixeagoa dena. Kostaldetik gertu arrantzatu ohi dute, eta zenbait kasutan portuetan ere ikusi ahal izaten dira, itsasoa zakar dagoenean, batez ere.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ursus arctos

    Hartz arrea

    Ursus arctos

    Hartz arrea munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian dago. Gaur egun, Europako, Asia epeleko eta Ipar Amerikako baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira. Eremu zabal honetan tamaina eta kolorearen arabera zortzi subespezie bereiz ditzakegu. Hauen artean, euren tamaina handiagatik ezagunak diren Grizzly hartzak (Ursus arctos horribilis) eta Kodiak hartzak (Ursus arctos middendorffi). Iberiar…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Vanessa atalanta

    Almirante gorria

    Vanessa atalanta

    Almirante gorria edo bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante gorri izena, hegoetako lerro gorriarengatik eman zitzaion, itsas uniforme bateko zintaren antza duelako.

    Phyluma: Arthropoda
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Vipera aspis

    Aspis sugegorria

    Vipera aspis

    Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino.  jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitxuak eta abar ehizatzen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Vipera latastei

    Lataste sugegorria

    Vipera latastei

    Euskal Herrian banaketa mugatua duen sugea dugu Lataste sugegorria, soilik Nafarroa hego-ekialdean agertzen da. Bere morfologia dela-eta, gure herrialdean agetzen den Aspis sugegorriarekin (Vipera aspis) nahastu daiteke. Hala ere, lataste sugegorriak bereizgarria egiten dion sudur-apendizea aurkezten du, sugegorri hau benetan zoragarria egiten duen ezaugarria alegia.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: