Landareak
-
Salix viminalis
Euskal Herriko zumeen artean hedatuen dagoena dugu zume jatorra. Gizakiarekin lotura handia izan duen espeziea dugu, izan ere, gizakiak urteztatutako lekuetan hazten da gehien. Saskigintzan izugarri erabili den zuhaixka da eta aspaldidanik erabiltzen da txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. egiteko.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: MalpighialesFamilia: Salicaceae -
Taraxacum officinale
Taraxacum officinale espeziea, txikoria-belarra, sorgin-belarra edo mando-belarra, asterazeoen barnean sartzen den landare belarkara da. Askok belar txar moduan hartzen duten arren, landare honen propietateak anitzak dira. Hona hemen adibide batzuk: landarearen hostoak jangarriak dira, eta entsaladan edota beste edozein barazkirekin egosita ere jan daitezke; medikuntzaren arloan dituen onurak direla eta, sendabelar gisa erabili ohi da;…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: AsteralesFamilia: Asteraceae -
Taxus baccata
Europako parterik handienean, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean sakabanaturik aurkitzen dugu zuhaitz hau. Euskal Herrian, mendi-ingurune guztian dago, nahiz eta ia inoiz ez duen populazio handiegirik eratzen. Munduko zuhaitzik zaharrenetakoa da, izan ere 2.000 urte biziraun dezake. Zuhaitz toxikoa dugu, bere parte guztiak toxikoak baitira hazia inguratzen duen ariloa izan ezik. Espezie hau babesturik dago bere…
-
Tilia cordata
20-30 metrotako altuerak lortzen dituen zuhaitza da eta enborrak 1,5 metroko diametroa ere lor dezazke.Hostoak obatuak dira eta punta akuminatua dute, gainaldean ilerik aurkezten ez badute ere, azpikaldean ile gorrixkak izaten dituzte. Udara partean garatzen diren zima erako infloreszentzitako loreetatik fruitu leun txikiak heltzen dira udazken partean eta erleak gustoko duten zuhaitza dela eta, eztia…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalvalesFamilia: Tiliaceae -
Tilia platyphyllos
Europa erdialde zein hegoaldeko banaketa duen zuhaitz hostogalkorra da, 30 metrotako garaierak lor ditzazke eta Tilio-Acerion aliantzako zuhaitz ezaugarri bat denez, mendi sakanetako baso higrofilo eta esziofilo mistoak sortuko ditu.Ale heduen enborra zuri-grixazka koloreak ditu eta zartatua izaten da, hosto obatuak ditu punta akuminatu batekin, eta ertza zerratua dute. Gainaldea berde ilun ilegabea duten bitartean,…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalvalesFamilia: Tiliaceae -
Tilia tomentosa
Euskal Herriko hiri eta herrien parke eta jardinetan landatzen den ezkia da, jatorri Europarra badu ere (Balkan inguruetan, non baso naturalak osatzeko gaitasuna duen), naturalki ez da gure lurrandean agertzen. Hostoen azpialdean dituen izar itxurako ile txuriak kopuru haundi batean agertzen direnez, azpikaldea zuri intentsoa edo zilar-kolorekoa izatea eragiten dute. 6-10 lore usaintsu garatzen dituzte zima…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalvalesFamilia: Tiliaceae -
Ulmus glabra
Zumar hostozabala (U. glabra) Ulmus generoko hostorik handieneko zuhaitza da. Glabra hitzak latinez leuna esan nahi du, gainontzekoak baino enbor azal leunagoa duela adieraziz. Altitude handiagoetara igotzen da bere ahaideekin konparatzen badugu, esaterako U. minor-ekin. Hosto erorkorreko baso hezeetan hazten da, batez ere ibai bazter eta trokarteetan. Eskualde Eurosiberiarrean banatzen da, Asiako mendebaldeania eta Europa…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Ulmaceae -
Ulmus laevis
Zumar dilindaria zuhaitz hostogalkorra da, klima epel-hezeetako urertzetan aurkitzen dena, ibai handien inguruan edo lurzoru hezeetan zehar. Gune urperatuetan, hau da, baldintza anoxikoetan bizirauteko gaitasuna duen zumar bakarretakoa da. Europa erdian eta ekialdean zehar banatzen da. Europan arrarotzat hartzen da eta uholdeak ohikoak diren guneetan babestuz aurrera egiten du. Gainontzeko zumarretatik erraz bereizten da lorek…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Ulmaceae -
Ulmus pumila
Siberiako zumarra Asia iparraldekoa da jatorriz, hain zuzen ere, Siberia, India eta Txinakoa. Neurri ertaineko zuhaitza da, 10-20 m-koa. Udaberrian loratzen da, hostoak garatu baino lehen. Gainontzeko espezieetatik bereizten da auto-polinizatzeko gaitasuna garatuagoa duelako. Klima epeletan zuhaitzak ez du asko bizirauten, gutxitan iristen da 60 urteetara, baina ingurune optimoetan 100-150 urterainoko biziraupena izatera iritsi daiteke.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: UrticalesFamilia: Ulmaceae -
Urtica dioica
Hosto iraunkorreko hemikriptofitoa da osina. Eskualde epel osoan zehar banaketa zabala duen landare espezie honen ezaugarririk ezagunena bere ile erresumingarriak dira. Ile hauek azetilkolina delako likidoa dute barnean eta beraz, azala hauekin kontaktuak jartzen denean sumindurak sortzen dira. Honez gain, sendabelar moduan izan ditzakeen erabilerengatik ere oso famatua da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: UrticalesFamilia: Urticaceae









