Landareak

  • Aster alpinus

    Aster alpinus

    Europako goi-mendietako landarea dugu hau, bere izen espezifikoak (alpinus) dioen modura eta Euskal Herrian ere zenbait mendilerrotan aurki daitezke populazio txikiak. Bere itxura polita dela eta mendizale askok jaso dute urteetan zehar eta momentu honetan ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Aster willkommii

    Aster willkommii

    Iberiar Penintsulako erdialdean eta ekialdean aurkitzen den endemismoa da, mendebaldeko mediterraneoko mendietan bakarrik hazten den landaretxoa. Euskal Herriari dagokionez, Araban eta Nafarroan bakarrik aurkitu da eta ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Arrisku faktorerik handiena oso populazio txikiak eta banako gutxi izatea da, landare honen populazioak Euskal Herrian Arabako mendebaldera eta Nafarroako ekialdera…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Astragalus clusii

    Astragalus clusii

    Landaretxo hau endemismo iberiarra dugu, eta Euskal Herrian soilik Nafarroan aurkitzen da lurraldearen hegoaldean, Ablitasen, hain zuzen ere. Herri honek gainera, bere ipar-mendebaldeko muga ezartzen du. Hori dela eta ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: