Landareak
-
Juniperus communis
Ipar-orrea izenaz ere ezaguna. Ipar Hemisferio osoan hedaturik dago: Eurasian, Ipar-Amerikan eta baita Afrika iparraldean ere. Hainbat terrenotan bizitzeko gai da; itsas mailatik hasita 2.000 metroko garaierara arte. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae bakarrak dira genero honetako landareak. Gure herrian erdialdeko zein goi-mendiko espeziea da.
“Kategoria”: GimnospermoakDibisioa: PinophytaKlasea: PinopsidaSubklasea: PinidaeOrdena: PinalesFamilia: Cupressaceae -
Juniperus oxycedrus
Hego-orrea izenaz ere ezaguna. Portugal eta Marruekosen ekialdetik, Iranen iparralderaino zabaltzen da. Lehortera ongi moldatutako landarea da. Mediterraneoan ugaria da, askotan artearekin, pinuarekin… batera agertzen da (oso arrunta baso pobreetan). Argitasun handia behar du; hori dela eta, mendi magal lehor eta harritsuak kolonizatzeko joera dauka eta, ez da sustratuarekiko espezifikoa. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae…
“Kategoria”: GimnospermoakDibisioa: PinophytaKlasea: PinopsidaSubklasea: PinidaeOrdena: PinalesFamilia: Cupressaceae -
Larix decidua
Jatorriz europarra den gimnospermo hostoerorkorra da, hori dela eta, urtean zehar berde kolorekoak diren azikulak udazkenean arre tonalitateak hartu eta erori egiten dira, zuhaitza biluzik utziz.Azikulak faszikuluetan antolatzen dira makroblastoetan dauden brakioblastoetan, eta bigunak eta finak dira.Espezie monoikoa da eta kono eme gazteak berdeak badira ere, heldu ahala tonu gorriak hartzen dituzte, forma obatukoak dira.…
-
Larix kaempferi
Jatorri japoniarra duen eta 40 metroko garaiera lor dezakeen zuhaitz hostogalkorra da, are gehiago, Euskal Herian hostoerorkorrak diren gimnospermo espezie bakarretakoa da.Enborrarekiko perpendikularki hazten diren adar batzuk pixka bat zintzilikariak dira eta hostoak makroblastoetan dauden brakioblastoetan faszikulu eran antolatuta garatzen dira, azikula forma dute eta nahiko izaera bigunekoak dira.Sortu diren urtean bertan heltzen diren ugal…
-
Laurus nobilis
Laurus nobilis edo erramua, 15 metroko altuera izatera hel daitekeen hosto iraunkorreko zuhaitz edo zuhaixka da. Lauraceae familian sartzen da eta espezie honek ematen dio izena, hain zuzen ere, familiari. Jatorria isurialde mediterraneoan duen arren, oso hedatua dago eta oso ezaguna da, batez ere, bere hostoa sukaldaritzan erabilia delako. Hori dela eta, beste hainbat izenen…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: LauralesFamilia: Lauraceae -
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta 5 m-ko altuerara hel daitekeen zuhaixka submediterraneoa da. Hosto oposatuak eta infloreszentzia dentso zuriak ditu, eta azken ezaugarri honengatik, oso erabilia da apaingarri gisa eta heskaiak egiteko. Euskal Herri osoan naturalki hazten da, baina eskualde mediterraneoan ugariagoa da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: LamialesFamilia: Oleaceae -
Phyteuma orbiculare
Goi mendietako argiguneetan hazten den landare polit hauskorra dugu hau. Mendizaleen arreta deitzeko moduko lore urdin-morexkak garatzen ditu udaberrian eta Grimm anaien arreta ere bereganatu zuen, Rapunzel ipuineko lore magikoa baitzen hauxe.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: CampanulalesFamilia: Campanulaceae -
Picea abies
Gimnospermoetan ohikoa den legez beti berde mantentzen den zuhaitza da eta 60 metroko altuera lor dezake, gainera 600 urteko bizia duten aleak topatu izan dira. Enborrarekiko perpendikularki eta erregularki agertzen diren adarrak garatzen ditu, altueran laburragoak direnak eiteari forma triangeluarra emanez. Hostoak azikularrak eta tetragonalak dira eta espexie monoikoa denez, ale berean egitura ar eta…
-
Pinus nigra
Agian pinu landaketetan ikusteagatik zaigu arrunta pinu hau baina larizio pinuaren salzmannii subespeziea, Piriniotakoa dugu eta bertako muturreko baldintzei aurre eginez hazten da modu naturalean. Gauza bakarra du ezinbesteko espezie honek: eguzkia. Elurteak eta hotza ondo jasaten dituen arren, ezin da itzalpetan hazi. Hala ere, argitasun nahikoarekin urtean 30-70 cm lortzen dituen espeziea dugu hau.
-
Pinus pinea
Bere izenak dioen moduan, haziengatik dugu ezaguna pinu hau. Izan ere, pinazi pinuaren haziak jangarriak dira eta jakina da duela 6000 urte baino gehiago landatu izan dela espezie hau bere hazien kontsumorako. Jatorriz Afrika iparraldekoa den arren, eskualde mediterranear osoan aurki dezakegun zuhaiza dugu pinazi pinua eta Euskal Herriko hegoaldeko zenbait eremutan ere aurki genezake.









