Landareak
-
Platanus x hybrida
Platanoa hiriguneetako zuhaitz arruntenetako bat dugu. Espezie hau Platanus orientalis eta Platanus occidentalis zuhaitzen arteko hibridua dugu eta Espainian agertzen da lehen aldiz, 17. mendean. Orduztik oso kultibatua izan da eta zenbait zonaldeetan naturalizaturik ere aurki dezakegu.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: ProtealesFamilia: Platanaceae -
Prunus insititia
Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus laurocerasus
Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus lusitanica
Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RosidaeOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus mahaleb
Oilarana errosazeoen familiako zuhaitz txikia da eta gereziondoaren antz handia du. Zuhaixka edo zuhaitz txiki hau 10 m-rainokoa da eta zur usaintsua du. Hosto obatu horzdunak eta lukutan antolatutako lore zuriak ditu. Fruitua drupa-motakoa eta gorrixka edo beltza da. Leku bero edo epeletan hazten da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus padus
Otsa-gereziondoa, gereziondoarekin antza duen zuhaitza da baina honen loreak luku itxurako infloreszentzietan batzen dira. 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, Galtzeko arriskuan dagoen espezie modura zerrendatuta.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RosidaeOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Pseudotsuga menziesii
Hostoiraunkorra den gimnospermoa da, batazbeste 60 metroko altuera lortzen badu ere 100 metroko aleak aurkitu izan dira. Longebitateari dagokiola, 500 urteko bizitza izaten du orokorrean baina 1000 urteko aleak aurkitu izan dira ere. Hostoak bakunak eta luzangak dira punta borobilduarekin, usaintsuak gainera. Landare monoikoa denez lore ar horixkak eta zintzilikariak lore emeekin batera ale berean…
-
Retama sphaerocarpa
Arantzarik gabeko zuhaixka da. Adarrak berdeak ditu eta lore hori txiki ugari luku erako infloreszentzietan. Klima mediterranearretan hazten da eta tokian tokiko erabilerak eman zaizkio. Euskal Herrian oso populazio gutxi daudenez, ez da oso erabilia izan, baina Iberiar penintsularen hegoaldeko hainbat tokitan hilezkortasunaren sekretua gordetzen duen landarea kontsideratua izan da. Mitoak esaten duen bezela, sustrai…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: FabalesFamilia: Fabaceae -
Rumex acetosella
Landare bitxi hau Euskal Herrian nonahi aurki dezakegu eta munduan zehar ere arrunta da ipar hemisferio guztian zehar. Bere loreen perianto gorriak nahiko deigarriak diren arren, mingarratz txikia oharkabean pasatzen da maiz, lore txiki eta ez oso deigarriak dituelako.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: CaryophyllidaeOrdena: CaryophyllalesFamilia: Polygonaceae








