Landareak
-
Calluna vulgaris
Ainar edo txilar arrunta, izenak dioen moduan, Euskal Herrian dugun txilar arruntenetako bat da. Arrosa koloreko loredun landare hau Europa osoan zehar banaturik dago baina ugariagoa da eskualde mediterranearrean. Euskal Herrian hedadura handia dauka eta itsas mailatik eta mendi garaietaraino zabaltzen da, hainbat baso-mota ordezten dituzten txilardien parte osatuz. Hala ere, hegoalderantz joan ahala urrituz…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Cardamine heptaphylla
Landare belarkara hau Europako mendebaldeko landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago. Hori dela eta, ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: CapparalesFamilia: Brassicaceae -
Cedrus atlantica
Bizi luzea eta garaiera altuak lortzen dituen konifero espezie bat da, 35 metrotako altuerak bataz beste, baina ale bakan batzutan 40 metroak ere lortu izan dira.Enborrak 2 metrotako diametroa lortzen du eta eitearen forma orokorrean triangeluarra izaten da. Hostoak azikuliformeak dira eta makroblastoetan zehar sakabanatuta eta brakioblastoetan faszikulaerako infloreszentziatan agertzen dira. Kolore berde-urdinxka izaten dutenez…
-
Cedrus deodara
Himalayako medietan eta Afganistanen jatorria duten zuhaitz hostoiraunkorrak dira. Bizi oso luzea izan dezake, ale batzuren kasuan, 1000 urteetako bizia izatera heldu direla ikusi da. 1500 metrotatik gorako altueratan agertzen dira eta 40-50 metrorarteko altuera lor dezakete. Zuhaitzaren forma triangeluarra edo konikoa da eta enborrak 3 metrorarteko diametroa har dezake. Hosto azikularrak eta malguak dituzte…
-
Centaurea lagascana
Espezie hau Iberiar Penintsulako hego-mendietako endemismoa dugu. Euskal Herrian soilik Kodes mendilerroan agertzen da eta Kaltebera bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan. Belartxo hau oso eguzkizalea da eta beraz, populazioentzako arriskurik handiena inguruko landaredia gehiegi hedatzea litzateke.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: AsteralesFamilia: Asteraceae -
Cornus sanguinea
Udazkenean bereziki nabarmena den zuhaixka txikia dugu Cornus sanguinea, honen hostoak erortzean dituen adar gorri deigarriak airean geratzen baitira. Hostoek azpialdean erraz ikus daitezkeen 3-5 nerbio pare dituzte, paraleloki kokatuak daudenak. Basoetako sastrakadietan eta belardien arteko heskaietan aurkitu dezakegu. Europa eta Asia osoan zehar zabaldua dago, eta Euskal Herrian oso arrunta da.
-
Crataegus laevigata
8 metrorarteko altuera lor dezaken zuhaixka da. Adarkadura maila handikoa eta arantzatsua. Hostoak gingildunak diren arren, antzekoa den elorri txuriarenak bezain markatuak ez dira. Korinbo erako infloreszentzitan antolatzen diren lore txuriak dituzte bi edo hiru estilorekin eta bertatik bi-hiru hezur dituen fruitu gorri eta mamitsuak eratzen dira. Jatorriz, Europa ekialdekoa den espeziea da hau, eta…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Crataegus monogyna
10 m-rarteko altuera lor dezakeen zuhaixka hostogalkorra da. Adar helduetan zehar arantzak aurkezten ditu eta 3-7 gingil bitarteko hostoak ditu, gingil horiek batzutan ia erdiko nerbiorarteko sakonera lor dezaketela. Korinbo erako infloreszentzietan antolatzen diren petalo txuriko loreak garatzen ditu udaberrian. Udara aldera fruitu gorri eta mamitsuak hazten dira kalizaren arrastoak diren koro erako egitura batekin.…
-
Cupressus sempervirens
Zuhaitza fanerofito perennea, arre argi kolorekoa eta biziraupen altukoa da, ale batzuk 1000 urteetara iritsiz. Erretxinaduna da eta zedro zuraren antzekoa den usaia askatzen du. Espezie honek hainbat aldaerei egiten die erreferentzia, baina uste da soilik C. sempervirens subsp. horizontalis aldaera dela naturan jatorria duena, beraz, aintzakotzat hartu behar den taxon bakarra da. Kretan du…
“Kategoria”: GimnospermoakDibisioa: PinophytaKlasea: PinopsidaOrdena: PinalesFamilia: Cupressaceae








